jueves, 26 de septiembre de 2019

Biharkoak (190927)

Biharko ematea dela eta atzoko klasean esandakoak gogorarazi nahi dizkizuegu:

Formatoa:
Maketa + Laburpen panela (formato digitalean) Ez duzue inprimatu beharrik. 
Kontakizuna ondo prestatu. (arkitektura proiektatzea kontakizuna ondo egituratzearekin batera doa...)

animo!

miércoles, 25 de septiembre de 2019

Gaurkoak (190925)

Gaurko tailerrean:

1_ATLASa herramienta gisa. Irudi eta memoriaren muntaiak proiektuaren oinarri bezala.
“Hacer un atlas es reconfigurar el espacio, redistribuirlo, desorientarlo en suma…” Huberman

2_Tailerra: taldekako estrategien errepasoak, zehazteak eta testuen irakurketen komentaketak.




Política hidráulica. Ibon Aranberri

jueves, 19 de septiembre de 2019

BIDAIA PORTORA

Atzo izan eman zenutenak hauek zerate:

1_Ane Santisteban
2_Maialen Barrainkua
3_Asier Camacho
4_Ernesto Limousin (dudan)
5_Unai Mugarra
6_Andrea Manero
7_Enara Lopez
8_June Bravo
9_Manex Iñigo
10_Saioa Zurbano

Konfirmatzen duzen bezain laster lehen diru sarrera egin ezazue hostalak erreserbatzen hasteko:

65€ ko lehen diru sarrera
ES62 3035 0235 28 2350032050 Kontu Korrontean
Asuntoa: Izen Abizenak - P7 bidaia

bihar arte!

martes, 17 de septiembre de 2019

OHARRAK

Oraingoz 10 ikaslek besterik ez duzue zen bloga bidali.
Asteazkenerako (biharko) denak martxan behar ditugu.

p.d.: Bihar ere bidaira joango zeratenen zerrenda egin beharra daukagu.

bihar arte!

jueves, 12 de septiembre de 2019

PORTOko bidaiaren programa

Aurkezpenean esan genizuen bezala urriak 3tik urriak 6ra Landa praktika bezala Portora egingo dugu ikasturteko bidaia:

Besteak beste, hauek dira bidaian bisitatzeko aukeratu diren arkitekturak:

Faculdade de Arquitectura da Universidade do Porto. Alvaro Siza

Casa da Musica. Rem Koolhaas
Leça de PalmeiraAlvaro Siza
Estadio de Braga. Souto de Moura
MUSAC. Tuñon - Mansilla
La Olmeda - Paredes Pedrosa

Baita ere Portok dituen hiri lotura zahar eta berriak bisitatzeko aukera izango dugu. Kurtsoko ariketarako ispiragarri izan daitezkeenak.

bidaiaren kosto estimazioa 130€-koa da. Prezio hontan bidaia, ostatuak eta gosariak eta museotako sarrerak sartzen dira.

Datorren asteazkenerako bidaira joatea pentsatzen duzuenok konfirmazioak bidaliko dituzue antolaketa martxan jar dezagun.



TOKIKO BISITA - HERNANI

Atzoko aurkezpenean esan genizuen bazala, ostiralean Hernanin elkartuko gera bertako udal arkitektekin inguruak bisitatu eta haien irizpideak jasotzeko.

Hernaniko udaletxeko plazan elkartuko gera 12:30tan
Eskola arrean den autobus geltokian G2 autobusa hartuz iritsi zaitezkete. Autobusa Donostiako erdigunetik 11:30tan irtetzen da, beraz eskola aurretik 11:35-11:40ak aldera pasako da.

bihar arte!

lunes, 9 de septiembre de 2019

PROIEKTUAK 7_ PROGRAMA

Hemen duzue Proiektuak 7 ikasgaiko programa datozen asteetan zehar gida izango duguna:

000_PROIEKTUAK7_2019-20 by PROIEKTUAK78 on Scribd



PROIEKTUAK 7 eta 8 - 2019-2020 IKASTURTEA

Ongi etorri Proiektuak 7 eta 8 ikasgaietara.

Dakizuenez, ikasgaiko izenburua da "Eremu Publikoa" eta beraz, partikularra edota pribatua ez den beste guzti hortaz arituko gera. Kasu azterketak Hernanin garatuko ditugu.

Masimo Cacciari estetika irakasle, flosofo eta Veneziako alkate ohiak La Ciudad liburuan zion bezala, hiria galdera kontraesankorren menpe dago:

...La ciudad está sometida a preguntas contradictorias. Querer superar tales contradicciones es una mala utopía. Al contrario, se requiere darle forma. La ciudad en su historia es el experimento perenne para dar forma a la contradicción, al conficto.” Cacciari, Massimo. La Ciudad. ed. GG



lunes, 10 de junio de 2019

EKAINEKO EMATEA

Kaixo denoi,
aste honetako ematea dela eta ohar bezala:
EMATEAK SOILIK PANELA ETA MAKETA IZANGO DIRA (Deialdi honetan ez duzue defentsarik egingo)

PROIEKTUAK 7 ko ematea: EKAINAK 13 OSTEGUNA 9:00tatik 12:00tara (Ikasturteko irakasleen bulego ondoko apaletan, utziko dugu kartela adieraziz non utzi panelak)

PROIEKTUAK 8 ko ematea: EKAINAK 13 OSTEGUNA 16:00tatik 18:30tara (Ikasturteko irakasleen bulego ondoko apaletan, utziko dugu kartela adieraziz non utzi panelak)

animo
i+j

martes, 7 de mayo de 2019

AZKEN TXANPA - DATAK

Proiektuak 8ko ariketak errebisatzeko bi saio geratzen zaizkigu asteazken eta ostiralean. Uste dugu ostiralekoa aurkezpen eta komunikazioari lotutako saioa izan beharko lukeela.

Bestalde,
entrega azterketa egunean egingo dugu:
MAIATZAK 16 OSTEGUNA
Ematea egiteaz gain, DINA0 panela eta maketa, betiko moduan zuen proposamenen defentsak egin beharko dituzue:
DEFENTSAK 16:00tan hasiko dira (Defentsa egingo duzuen guztiak egon behar duzue 16:00tan T2.4 tailerrean, EZ DIRA ONARTUKO BERANDU DATOZENEN IKASLEEN DEFENTSAK)

animo!
j+i

lunes, 1 de abril de 2019

Apirilak 3 Eskolako udaberri jaia

Datorren asteazkenean, eskolako zuzendaritzak hala aginduta, ez dago klaserik.
Hain zuzen ere egun osoan zehar egingo diren aktibitate eta hitzaldietan parte hartzera gonbidatuak bait zaudete.
Hau dela eta, aurreko astean aurkeztu zenituzten proiektuen hobetze eta sakontze lanekin jarrai ezazue ostiraleko tailerrean material berria eduki dezagun.

Izango dituzuen hitzaldien zerrenda:

lunes, 25 de marzo de 2019

PROIEKTO BASIKOAREN defentsak

Gogora ezazue datorren Martxoak 27 asteazkena 15:00tatik aurrera 1.1 ikasgelan zuen Proiekto Basikoen defentsak egin behar dituzuela.
Hortarako formatoa hobeki egokitzen zaizuena aukeratu ezazue.

animo!

viernes, 15 de marzo de 2019

Topografía de la arquitectura contemporánea - Ignasi de Solà Morales

Bartzelonako Virreina zentroan Ignasi de Solá Morales arkitektoaren lanari buruz dagoen erakusketaren harira uzten dizkizuegu interesgarriak diren irakurtzeko materialak:

Erakusketaren testuak: http://ajuntament.barcelona.cat/lavirreina/sites/default/files/2019-02/SolaMorales_ESP.pdf

1995an argitaratu zuen "Topografía de la arquitectura contemporánea" liburua PDF formatoan. Oraindik ere Solà Moralesek pasarte ezberdinetan seinalatzen dituen arkitektura garaikideari buruzkoa gako gehienak gaur egun indarrean darraite. Altxor bat da liburu hau:
https://es.scribd.com/doc/190456840/Topografia-de-La-Arquitectura-Contemporanea-Diferencias-Sola-Morales#


miércoles, 6 de marzo de 2019

Martxoak 8 - Greba feminista

Atzoko klasean proposatu genuen bezala hau da biharko greba feminista eguneko proposamena:
Ez dugu klaserik emango
Ez dugu zuzenketarik egingo desorekak ez sortzeko.
Grebarekin bat egingo dugu gure presentzia ikustezin eginez.

Horren ordez taldeko gai amankomunak lantzeko proposamena egiten dizuegu gizonezkoei. Hala nola bidaiaren materiala landu, kudeaketa lanak egin etabar denontzako onura izango diren "zaintza" lanak egitea alegia.