sábado, 1 de febrero de 2020

PORTU AUZO PRODUKTIBOA - Krokis bateratua

Ostiraleko klasean eginiko krokis, erronka eta estrategia bateratuak hemen dituzue:


* 2 taldek aukeratu zenuten Herri goitik Portu auzora datorren ardatzaren eraldaketa estrategia gisa. _Baliabide urgari ditu jarduerei dagokionez. Udaletxeko plazatik hasi eta labaderoa, musika eskola, ikastola, elkarteak, hazitegia, lonja etabar.
_Erronkak ez dira gutxi ordea. Harresi urbano ugari aurkituko ditugu ibilbidean, fisikoak batzuk eta ikusezinak besteak. Trena, irisgarritasuna, trafikoa...
Aipatu bezala, orain errepide bezala ikus dezakegu esan ardatza. Kale bihurtzeko, zein izango lirateke egin beharrekoak? Ardatzak zeharkatzen dituen eraikin motak zer nolako tipologia osate dute? Kale urbano bat izan liteke edota landagune batek osatu ohi dituen tarte espazioz osatuko litzake espazio publikoen transizioa? Ze reprogramazio motak gerta daitezke auzo bizi, "resiliente" eta produktibo bat bilakatzeko? Nola egingo zaio aurre inundagarritasunari?

* 2 taldek aukeratu zenuten Munto errekak sortzen duen ardatza.
_Baliabide bezala uler dezakegu Munto erreka inguruaren berrikuspenak espazio inundagarri eta funtzioanitzak sor ditzakeela.
_Erronkak: Ardatz edota korredore paisajistiko berria osatu daiteke Karabeletik hasi, Portu zeharkatu eta Munto errekak gorutz hartzen duen ibilbidea jarraituz. Errekaren berdefinizioak Portu auzoa zeharkatzen momentu eta guneak izango dira erronka nagusi. Erreka eta honen iguruko paisaiak aldatuko ditu Portuko inguruneak? Portuk bere espazio publiko berriak pentsatu eta errekarekin erlazio berrian lotuko dira? Zer nolako programa bateragarriak txertatu daitezke paisaia berri honetan?

* Talde batek Portu auzoan aurki daitezkeen hiru espazio publiko nagusiak aukeratu zenituzten abiapuntu gisa.
_Baliabide nagusi bezala daukagu haietako batek benetako auzo eskalako espazio bezala funtzionatzen duela. Auzoko plaza etxearen luzapen gisa ulertzen dela alegia.
_Erronkak: Garrantzitsua izango da funtzionatzen duten aspektuak ez kaltetzea, alderantziz, hiru espazioen arteko lotura eta berdefinizioaren bitartez ezaugarri hoiek indartzea baizik.
Reprogramazioak zertan lagun dezake? Nola hazi (edo urzkurtu), gehitu edota eraldatu daitezke egun dauden tipologiak auzo produktibo eta biziagoa bilakatzeko? Espazio publiko bakoitza karakterizatu beharko litzake edota indefinizioak lagunduko luke haiek moldakorragoak izaten?

Datorren asteazkenean eztabaidatuko ditugu gai hauek zen lanak baliatuz.





No hay comentarios:

Publicar un comentario