viernes, 20 de marzo de 2020

Kurtsoaren eguneroko dinamika jarraizten ez duzuenentzat deia.




Arratsalde on denoi

COVID19 dela eta klaseak etenda dauden bitartean, ez dakigu zehatz noiz arte, saioak online egiten hasiak gara. Klaseak ordutegi berbera dute +/-: asteazkenak 14.30-18.00 eta ostiralak 11.30-14.30.
Kurtsoko dinamikari jarraituz, beti izan da garrantzitsua ikasle guztiak izatea beste guztien lanaren berri, klasean egiten dugun bezala, online ere.

Hortarako sortu dugu GOOGLE duen DRIVE zerbitzuaren barruan “GELA” berri bat. Ikasle bakoitzak dauka bertan bere karpeta eta denok partekatua dugun dokumentu batean joaten gara iritzi, aholku, eredu eta irizpideak gehitzen (irakasleak eta baita ikasleak daukate bertan idazteko aukera eta beharra). Denok daukagu gure ikaskidearen lanaren berri, eta baita komentarioena …

Honetaz aparte, GOOGLE-ek duen  HANGOUTS  aplikazioarekin online saioak egiten hasiak gara, orain arte asteazken 18 eta ostirala 20-ko klase presentzialak ordezkatu ditugu, eta horrela jarraituko dugu.

Eta betiko moduan kurtsoko Blog-e ere martxan jarraitzen du, bertara igoko duzue egiten ari zareten lana, beti bezala. Gure klaseetan praktikan jartzen dugun metodologiaren antzerako sistema replikatzea da helburua.

Beraz, kurtsoarekin jarraitzeko asmoa baduzue eta oraindik dinamika berrian sartu ez zaretenoi.... zuen gmail kontaktua bidali  proiektuakhiru@gmail.com helbidera, karpeta zabalduko dugu, zurekin kontaktuan jarri online klaseak antolatzeko eta lanean jarraituko dugu.
Animo eta laster arte.

i&j


No hay comentarios:

Publicar un comentario