jueves, 5 de noviembre de 2015

Izan liteke arkitektura agonista?


"Hiria eta Bestelako Politikak" programaren barne, Hitzaldia eta lantegi teoriko praktiko honetan arkitektura "agonista" baten balizko esistentzia ikertuko dugu hiru ikuspuntu oinarri hartuta: Hezkuntza, errepresentazio arkitektonikoa eta hiriaren eraikuntza eta kapitalarekin harremana.

Cristina Goberna Arkitektoa, hezitzailea eta kritikaria. Master in Advance Architectural Design and an Advance Architectural Research-en titulatua Fullbright Fellow modalitatean Columbia University (GSAPP)-an, non gaur egun irakaslea den hala nola Senior Lecturer Sydneyko UTSn. “Fake Industries, Architectural Agonism” lan taldearen sortzaileetako bat da, 2009. urtean Young Architects Forum Prize of the Architectural League of New York-ek saritu du eta 2014ean American Institute of Architects New Practices Prize saria jaso du. Europan lehiaketaren 2003, 2005, 2009 eta 2012ko edizioetan sarituak gertatu dira bere egitasmoak.
Tailerrean parte hartzeko izena ematea beharrezkoa da. Hitzaldia saio irekia da aretoa bete arte.

No hay comentarios:

Publicar un comentario