Ematen
diren plano guztietan (Oin, altxaera, ebaketa...), eraikuntza
(itxitura ezberdinek dituzten geruzak, zoladura ezberdinak, fatxaden
despiezaketak...), egitura (ebakitako egitura elementuak hala-nola,
ikusgaitz geratzen diren elementuen proiekzioak...) eta atondurak
(atonduren pasabideen guneak, lokal ezberdinen kokapen eta
aurreikuspenak...) irudikatuak azaldu beharko dute.
ERAIKUNTZAKO
ESKARIA:
-Eraikuntza
ebaketa: Eraikinaren zeharkako ebaketa 1/50 eskalan, eraikuntza
osatzen duten elementuak zehaztuaz.
-Elkartzeen
xehetasunak 1/10 edo 1/20 eskalan: Zimendua eta fatxada, forjatua eta
fatxada, estalkia eta fatxada.
-Elementu
hauen obran jartzearen analisia, zein makinaria laguntzaile beharko
den zehaztuaz.
-Elementu
esanguratsuenak zein enpresak ornituko dituen aipatu (Fatxada
aireztatu bat planteatzen bada, esan zein sistema komertzial
erabiliko den, zein enpresak ornituko duen eta zeintzu diren bere
ezaugarriak)
-Obrako
prozesuaren planning eskematikoa, obra prozesua esplikatu eta
denboren aurreikuspen bat eginaz.
-Zein
entsegu edo kalitatezko kontrol bete behar dira autatutako
materialentzat?
-Autatutako
soluzioaren balorazioa: sistema aurrefabrikatua da? Egokiena da?
Merkatzen al du?
OHARRA:
Tailer integratuak azken notaren %10-a balio du. Baina bere ematea
derrigorrezkoa da ikasgaia gainditu ahal izateko.
EGITURETAKO
ESKARIA:
-Egituraren
tipologia eta funtzionamendu orokorraren balorazioa. Ulergarri
egiteko egituraren errepresentazio espazial eskematiko bat egingo da
(Axonometria, perspektiba, maketa...).
-Eraikuntzan
xehatutako ebaketa berdinean, egitura modelizatuko da, bertan kargak
eta hauen konbinazio hipotesiak aztertuko direlarik. Portiko honen
esfortzuen diagramak irudikatuko dira.
-
Egitura elementuen aurredimentsionaketa.
ZERBITZUETAKO
ESKARIA:
-Atonduren
funtzionamenduaren planteamendu orokorra, hartutako erabakiak
arrazoituaz
-Baldintza
mikroklimatikoen analisia eta gune publikoetan proiektuek duten
lokalizazioaren justifikazioa:
*Egungo argiztatze
naturala: Inguruan dauden elementu urbanoek sortzen dituzten
eragozpenak (ebaketa eskala urbanoan), irekigune, leiho, eguzki
babesak, orientazioak...
*Ongizate
higrotermikoa: Giroan (tenperatura eta hezetasuna) eragina izango
duten elementu urbanoen identifikazioa: Haizeen norabide nagusiak,
elementu begetalak, pantailak, inguruan dauden materialak...
-Eraikineko
argiztatze artifizialaren errepresentazio grafikoa (Oin eta ebaketa)
-Argiztatze
artifizialarekin zerikusia duten elementuen justifikazioa: Lanparak,
luminariak, iluminazio sistemak, luminarian kokapena
erabilerarekiko... Guzti hau dokumentazio komertzial erabiliaz
aztertuko da.
-Eraikuntza
ebaketa: 1/50 eskalan xehetu den eraikuntza ebaketan atonduren
xehetasunak ere integratuko dira, bereziki argiztatze artifizialeko
elementuak.
AZKEN OHARRA
Ikasgai
tekniko bakoitzeko lana bi Din-A3-tan kondentsatuko da (Din-A3
bakarrera mugatu ahal izango da proiektuaren tamainaren baitan).
Ikasleak
iritzi badu, jarraitu dituen prozedurak edo/eta eginiko kalkuluak
interesgarriak direla, edo irakasleak horrela eskatzen badu, Din-A4
formatuan dosier tekniko bat eman ahalko zaio ikasgai tekniko
irakasleari.
No hay comentarios:
Publicar un comentario