martes, 21 de abril de 2020

Proiektuak VIII_ongi etorriak berriz ere




Kaixo denoi, badakigu opor onak pasa dituzuela, gustora, topera disfrutatzen….. baina lanera bueltatzeko ordua heldu da.
Bihar izango dugu kurtsoko 12. asteko lehen saioa eta eskertuko genuke gaur bertan zuen lanak DRIVE-era igotzen badituzue. Biharko sesioa eraginkorra izateko zuek aurkeztutako lanaren arabera sortuko ditugu saio bakoitzeko taldeak.

Animo eta bihar arte

i+j

martes, 7 de abril de 2020

APIRILAK 8 EMATEA

Egun on denoi,

biharko emateak beti bezela 14:30tarako igo Drive karpetan eta blogan.

defensak antolatzeko talde hauek proposatzen ditugu: (beti bezela guk egingo dugu Hangouts deia eta honako orduotan sartu)

14:30 - 
Maialen Masa, Maialen Barrainkua, Unai Mugarra, Laura Bravo, Maddi Manterola eta Iratxe Imaz.

15:45-
Mikel Marin, Ainhoa Ayala, Oihane Ortiz, Olatz Gomez, Leire Garmendia, Itsaso Ceberio.

animo!

bihar arte
i+j

jueves, 2 de abril de 2020

Proiektuak VIII _ 2020.04.03ko saio telematikoa

                                                                   

Egun on familia.

Biharko zuzenketak egiteko hau da proposatzen dizuegun ordena Hangoutsen sartzeko:
Saiatu zuen materiala Drivera lehenago igotzen...

11:30tan - Ainhoa, Oihane, Unai, Laura eta Leire - (prototipo berriak eta tipologia zuzenketak)

12:30tan - Iratxe, Olatz, Maialen B. eta Mikel - (zokaloak eta artefatoak)

13:30tan - Maddi, Maialen M. eta besteak.........(paisaia eta patroiak)


bihar arte,
animo!

jueves, 26 de marzo de 2020

a+t aldizkariaren spazio publikoari buruzko proiektuen PDFak

a+t aldizkariak espazio publikoari buruzko proiektuen PDFak deskarga librean utzi ditu hemen:
https://aplust.net/tienda/libros/Serie%20In%20Common/THE%20PUBLIC%20CHANCE/idioma/es/


viernes, 20 de marzo de 2020

Kurtsoaren eguneroko dinamika jarraizten ez duzuenentzat deia.




Arratsalde on denoi

COVID19 dela eta klaseak etenda dauden bitartean, ez dakigu zehatz noiz arte, saioak online egiten hasiak gara. Klaseak ordutegi berbera dute +/-: asteazkenak 14.30-18.00 eta ostiralak 11.30-14.30.
Kurtsoko dinamikari jarraituz, beti izan da garrantzitsua ikasle guztiak izatea beste guztien lanaren berri, klasean egiten dugun bezala, online ere.

Hortarako sortu dugu GOOGLE duen DRIVE zerbitzuaren barruan “GELA” berri bat. Ikasle bakoitzak dauka bertan bere karpeta eta denok partekatua dugun dokumentu batean joaten gara iritzi, aholku, eredu eta irizpideak gehitzen (irakasleak eta baita ikasleak daukate bertan idazteko aukera eta beharra). Denok daukagu gure ikaskidearen lanaren berri, eta baita komentarioena …

Honetaz aparte, GOOGLE-ek duen  HANGOUTS  aplikazioarekin online saioak egiten hasiak gara, orain arte asteazken 18 eta ostirala 20-ko klase presentzialak ordezkatu ditugu, eta horrela jarraituko dugu.

Eta betiko moduan kurtsoko Blog-e ere martxan jarraitzen du, bertara igoko duzue egiten ari zareten lana, beti bezala. Gure klaseetan praktikan jartzen dugun metodologiaren antzerako sistema replikatzea da helburua.

Beraz, kurtsoarekin jarraitzeko asmoa baduzue eta oraindik dinamika berrian sartu ez zaretenoi.... zuen gmail kontaktua bidali  proiektuakhiru@gmail.com helbidera, karpeta zabalduko dugu, zurekin kontaktuan jarri online klaseak antolatzeko eta lanean jarraituko dugu.
Animo eta laster arte.

i&j


ZIZEK HOUSE - A house for doing nothing


Gaurko rebisioak egin ostean, hemen dezute artikulo interesgarri bat. (dpr blogan argitaratua)
Zuetako askori komentatu dizuegu egoitza modu berrien inguruko hasunarketa egin beharra duzuela. Zeintzuk diren egoitza mota bat edo beste ezaugarritzen duten espazio eta "teknolojia" motak. Drive-ko doc artxibo partekatuan komentaketak eta referentzi espezifikoak jarri arte, hau uzten dizuegu: muturreko ariketa teoriko bat da baino aipatutako gaiak hausnartzeko baliagarria. Kasuan, ezer ez egiteko etxebizitza... Disfruta ezazue:

https://dprbcn.wordpress.com/2011/07/01/zizek-house/

“The house is the junction of:
dreams
illusions
death
[…]
conflicts
confrontations
movement
penetration
walls
[…]
transparencies
transcendence
the horizon
infinity.”

Raimund Abraham

jueves, 19 de marzo de 2020

EMATEA - MARTXOAK 20

Atzoko saioan esan bezela, biharko entregen defentsak Hangouts bitartez egingo dituzue.
Orden pixka bat jartzearren ondorengo ordutegiak pentsatu ditugu (hirunaka):
Ordu hortan sar zaitezte Hangoutsen Mesedez eta zuen pantalla partekatu gurekin proiektua azaltzeko...Aurretik blogan eta driven utzi zuen panelak... Driven KOMENTAKETA ARTXIBOA duzue. Denok editatu dezakegu eta orden pixka bat mantenduz ikasle bakoitzak bere tartea izango du norberaren azalpenak idatzi eta gure arteko komentaketa eta referentziak irakurtzeko.

12:45_AYALA, BARRAINKUA, BASTIDA
13:15_GOMEZ, IMAZ, LIMOUSIN
13:45_MANTEROLA, MARIN, MASA
14:15_MUGARRA, ORTIZ eta oraindik ezer igo ez dezuen beste guztiak.


ikusiko dugu bihar nola moldatzen garen. Joango gara pixkanaka formatoa hobetzen dirudienez ikasturte amaierarte egin beharko baitugu honela...😓

animo!

miércoles, 18 de marzo de 2020

kurtsoan aipatzen ditugunak ez dira gure obsezioak 1



ETSAM eko irakaslea den Federico Soriano arkitektoak kurtso maiaeran egindako komentarioak entzute merezi du.... (lehenengo 4 minutuak behintzat). 2008an grabatua dago, baina bijentzia mantentzen du.

bideo ETSAM_Federico Soriano

ostiraleko saioa / P8online


Proiektuak VIII_ 2. online saioa / 20.03.20

Datorren ostilakeko saioa 12.45tan hasiko da.
Emate eguna denez aurkezpena prestatu beti bezala.

Lan asko egin eta disfrutatu proiektuarekin

i&j


jueves, 12 de marzo de 2020

ESKOLA EZ-PRESENTZIALAK

Atzo aurreratu bezala, iritsi da gomendioa. Bihartik aurrera eskola ez-presentziala izango dugu.

Hortarako drive karpeta bat sort dugu jada. Oraindik gmail kontu bat bidali ez diguzuenak egin zazue karpetara sarbidea izan dezazuen.

Biharko zuzenketak idatziz egingo ditugu. Ea nola funtzionatzen duen. Datorren asteazkenerako Hangout bat egitea proposatzen dizuegu martxoak 20ko ematea ondo zehazteko. 20ko ematearekin ere HangOut bitartez egingo dituzue defentsak. Ea moldatzen geran

animo!

domingo, 1 de marzo de 2020

datorren MARTXOAK 4 - p8 mintegia

Dakizuenez, datorren martxoak 4 asteazkenez egingo dugu mintegia gonbidatu ditugun Anna eta Eugeni Bach-ekin.

Eguerdiko 12:30tan hitzaldia izango da gure ikasturteko gradu aretoan. Hitzaldiaren izenburua "Alferrikakoaren baliagarritasuna" da eta gonbidatuek honako aurrerapena bidali digute:
“A veces, en arquitectura, como en la vida misma, lo más importante es aquello que no tiene una función evidente o una utilidad estricta e inmediata. Y es probablemente en estas ocasiones donde pueden ocurrir los momentos más bellos y excitantes”.

Atsaldean, 15:00tatik aurrera saio kritikoa egingo dugu gonbidatuekin. Hortarako, egutegian genuen martxoak 6ko ematearen aurrerapen garatua eskatzen dizuegu prestatzea, material nahikoa izan dezagun gonbidatuekin eztabaidatzeko.




sábado, 15 de febrero de 2020

Imajinazioariaren inguruan

Sarri eztabaidatu dugu imajinazioaren inguruan. Iruditeria, memoria eta esperientziak elikatzen dituen ariketa honi buruz, imajinazioaz alegia, ibilbide interesgarriak irekitzen ditu Maria Auxiliadora Galvez arkitektaren "Espacio somático, Cuerpos múltiples" liburuak.
Liburuaren atal bat dedikatzen dio Imajinazioari eta honelako pasarteak idazten ditu:

"... Efectivamente, lo que caracteriza a la imaginación es la movilidad de las imágenes y cómo unas dan paso a otras. Sin movilidad de las imágenes no hay imaginación. El movimiento -más que su propia clase- otorga continuidad y coherencia a las distintas imágenes en la narración que construyen.  Es más, los opuestos fomentan el potencial imaginativo. Cuando las contradicciones se acumulan se activa la imaginación. La diversidad de imágenes es motor de fantasía."

" Es con arreglo a los ciclos de tiempo e imaginación e invención que podemos avanzar hacia otra teoría de la imaginación que desarrolla en los años sesenta Gilbert Simondon. Podríamos hablar en este caso de la imaginación-inventora. Imaginación e invención es el titulo del curso que Simondon imparte en el año 1965 en París. De nuevo encontraremos aquí en la base de la imaginación el movimiento.
Simondon argumentará que en su inicio, en la aparición de la imagen, lo que existe es un haz de tendencias motrices. Desde ese inicio estudia las fases desde la creación de la imagen hacia la invención. Ese haz de tendencias motoras está asociado a una cierta preconcepción del encuentro entre la imagen y la realidad, algo así como una percepción. Hay un movimiento incipiente hacia ese encuentro. A partir de ahí nos dirigimos a ese entrelazado con la realidad y obtenemos una recolección de inputs sensoriales que podríamos considerar la segunda fase de este ciclo. Tras el encuentro sensorial y su huella afectiva generamos símbolos -tercera fase- y, a partir de las sinergias y compatibilidades, entre ellos iría emergiendo la invención, recomenzando el ciclo sucesivamente. Así se va produciendo una cierta decantación en el ciclo de la imaginación que destila la invención, la creación de lo nuevo."



viernes, 7 de febrero de 2020

Gaur aipatutako testuak:

ANDAR LA CIUDAD. Michel De Certeau
http://www.bifurcaciones.cl/007/colerese/bifurcaciones_007_reserva.pdf

"La circulación física tiene la función itinerante de las “supersticiones” de ayer o de hoy. El viaje (como el andar) es el sustituto de las leyendas que abrían el espacio a algo otro. ¿Qué produce finalmente sino, por una especie de regreso, “una exploración de los desiertos de mi memoria”, el regreso a un exotismo cercano mediante lejanos rodeos, y la “invención” de unas reliquias y leyendas -“visiones huidizas de la campiña francesa”, “fragmentos de música y de poesía” (Lévi-Strauss, 1955)-, en suma algo como un “desarraigo en sus orígenes”? (Heidegger). Lo que produce este exilio caminante es precisamente lo legendario que falta ahora en el lugar cercano; es una ficción, que tiene por otra parte la doble característica, como el sueño o la retórica peatonal, de ser el efecto de desplazamientos y de condensaciones22. Como corolario, se puede medir la importancia de estas prácticas significantes (contarse leyendas) como prácticas capaces de inventar espacios."

POR QUÉ ES URGENTE ELIMINAR EL ASFALTO DE LAS CIUDADES. Iñaki Alday
https://elpais.com/elpais/2019/12/05/icon_design/1575559670_675961.html

"la vegetación urbana es una cuestión de salud pública de calibre igual o superior a epidemias de gran eco en los medios de comunicación, dados los efectos que el aumento de la temperatura está teniendo sobre las capas de población más vulnerables y que incluyen muerte, daños permanentes y deterioro irreversible de la calidad de vida. Asociada a la sombra vegetal, la retirada del asfalto de un buen porcentaje de nuestras calles, sustituido por pavimentos permeables, facilitaría la vida de estos arboles, recargaría el agua del subsuelo y minimizaría las inundaciones debidas a tormentas, cada vez mayores y más habituales." 

CULTIVAR LA RESILIENCIA. Nerea Morán - José Luis Fernández
https://www.fuhem.es/papeles_articulo/cultivar-la-resiliencia-los-aportes-de-la-agricultura-urbana-a-las-ciudades-en-transicion/

"La ficticia independencia de las ciudades frente a los ecosistemas naturales en los que se sustentan convierte los sistemas urbanos en los más vulnerables ante factores altamen- te desestabilizadores como la crisis energética,el pico del petróleo, el cambio climático10 o ante las consecuencias territoriales y urbanas de la crisis socioeconómica (hiperespeciali- zación productiva, segregación espacial, deterioro de servicios públicos, exclusión social, cambios demográficos, etc.). Se trata de una fragilidad que todavía no ha sido interiorizada por la arquitectura, el planeamiento, la economía o los estilos de vida urbanos, aun sabien- do por anticipado que a medio plazo resulta irreversible enfrentar estas perturbaciones."

sábado, 1 de febrero de 2020

KARTOGRAFIA ETA NORBERAREN MAPAK


LIST, Boulange Masterplan
Ostiralean azaldu bezela, katografia eta mapa subjetiboek (lurraldeari norbararen begirada egitea) suposa dezakete estrategia garatzeko herraminta.
Azaldu genituen ereduen arten uzten dizkizuegu:

_The Funambulist aldizkariak eratzen dituen gataza politikoen kartografiak:
https://thefunambulist.net/blog
_Granadako unibertsitateko J.L. Rivasek eredu anitzak azaltzen dizkigu. Haien artean interesgarria da André Corboz eta bere idatzi sonatua: "El territorio como palimpsesto"
https://www.scribd.com/document/445147694/Andre-Corboz-El-Territorio-Como-Palimpse
Garai berdinean Estatu Batuetan Mario Gandelsonasek kartografia "ezberdinak" erabiltzen zituen X-Urbanism lanean, Hirien tramak eta hauen arteko erlazioak bisualizatzeko:
http://ndlr.eu/x-urbanism/
Azkenik, Parisko LIST estudioak egindako azterlan eta proiektuen oinarri diren kartografien potentzia ikusi genuen, hemen adibide batzuk:
http://www.list-oia.com/·-masterplan-boulange/
http://www.list-oia.com/·-koninklijk-lint-ostend/
http://www.list-oia.com/projects/metropolitan-landscapes-brussels/


PORTU AUZO PRODUKTIBOA - Krokis bateratua

Ostiraleko klasean eginiko krokis, erronka eta estrategia bateratuak hemen dituzue:


* 2 taldek aukeratu zenuten Herri goitik Portu auzora datorren ardatzaren eraldaketa estrategia gisa. _Baliabide urgari ditu jarduerei dagokionez. Udaletxeko plazatik hasi eta labaderoa, musika eskola, ikastola, elkarteak, hazitegia, lonja etabar.
_Erronkak ez dira gutxi ordea. Harresi urbano ugari aurkituko ditugu ibilbidean, fisikoak batzuk eta ikusezinak besteak. Trena, irisgarritasuna, trafikoa...
Aipatu bezala, orain errepide bezala ikus dezakegu esan ardatza. Kale bihurtzeko, zein izango lirateke egin beharrekoak? Ardatzak zeharkatzen dituen eraikin motak zer nolako tipologia osate dute? Kale urbano bat izan liteke edota landagune batek osatu ohi dituen tarte espazioz osatuko litzake espazio publikoen transizioa? Ze reprogramazio motak gerta daitezke auzo bizi, "resiliente" eta produktibo bat bilakatzeko? Nola egingo zaio aurre inundagarritasunari?

* 2 taldek aukeratu zenuten Munto errekak sortzen duen ardatza.
_Baliabide bezala uler dezakegu Munto erreka inguruaren berrikuspenak espazio inundagarri eta funtzioanitzak sor ditzakeela.
_Erronkak: Ardatz edota korredore paisajistiko berria osatu daiteke Karabeletik hasi, Portu zeharkatu eta Munto errekak gorutz hartzen duen ibilbidea jarraituz. Errekaren berdefinizioak Portu auzoa zeharkatzen momentu eta guneak izango dira erronka nagusi. Erreka eta honen iguruko paisaiak aldatuko ditu Portuko inguruneak? Portuk bere espazio publiko berriak pentsatu eta errekarekin erlazio berrian lotuko dira? Zer nolako programa bateragarriak txertatu daitezke paisaia berri honetan?

* Talde batek Portu auzoan aurki daitezkeen hiru espazio publiko nagusiak aukeratu zenituzten abiapuntu gisa.
_Baliabide nagusi bezala daukagu haietako batek benetako auzo eskalako espazio bezala funtzionatzen duela. Auzoko plaza etxearen luzapen gisa ulertzen dela alegia.
_Erronkak: Garrantzitsua izango da funtzionatzen duten aspektuak ez kaltetzea, alderantziz, hiru espazioen arteko lotura eta berdefinizioaren bitartez ezaugarri hoiek indartzea baizik.
Reprogramazioak zertan lagun dezake? Nola hazi (edo urzkurtu), gehitu edota eraldatu daitezke egun dauden tipologiak auzo produktibo eta biziagoa bilakatzeko? Espazio publiko bakoitza karakterizatu beharko litzake edota indefinizioak lagunduko luke haiek moldakorragoak izaten?

Datorren asteazkenean eztabaidatuko ditugu gai hauek zen lanak baliatuz.