viernes, 27 de noviembre de 2015

Proiektua irudikatzea

Gaur klasean ikusi ditugun errepresentazio mota ezberdinez gain, beste hauek ere uzten dizkizuegu kontsultatzeko. Tokyon eginiko leihaketa baten panelak dira. 3º Saria gure eskolako ikasle ziren Gorka Beitia eta David Santos-ek eskuratu zuten. (http://thecompetitionsblog.com/results/021_03/) Beraien proposamenaren adierazpen moduek erlazio sistemak proposatzen dituzte "Irudi determinatu eta itxi" bat baino. Aipatzekoak dira baita ere beste hauek beraien adierazpen modu erraz eta zuzenagatik:
http://thecompetitionsblog.com/results/021_04/
http://thecompetitionsblog.com/results/021_05/

miércoles, 25 de noviembre de 2015

Hiriak eta Espazio Publikoa :: mat.07

Espazio publikoari buruzko hausnarketan hurrengo materiala Guy Standing ekonomilariak eskeintzen digu. CCCB-ko webgunean ikus dezakezue laburpena gazteleraz:
http://publicspace.org/es/post/la-democracia-es-el-espacio-publico-en-su-expresion-mas-rica

"El economista británico, profesor en la Universidad de Londres, liga del espacio público a dos ideas: Por un lado, la tradicional ágora griega, punto de encuentro, deliberación y deber cívico; por otro lado, los comunes. Para Standing, «a lo largo de la historia siempre ha habido una demanda de comunes, de riqueza pública». Así, considera el espacio público como común, y afirma que «si no tienes comunes, espacios públicos ricos, pierdes parte de tu humanidad». Así, los comunes - tanto desde el punto de vista más originario, el de recursos económicos, como desde el punto de vista social: salud pública, bibliotecas, servicios ... - son espacios en sí, unidades básicas de lucha política, necesarias para la supervivencia de colectivos como el precariado."


martes, 24 de noviembre de 2015

2015-11-25 Tailer Bateratua

Gogoratu gaur, azaroak 25, tailer bateratua duzuela. Plazetan jartzeko dispositiboen azken xehetasunak garatzeko aukera izango duzue alor teknikoko irakasleekin. Abenduak 16an egingo duzue ematea.

lunes, 23 de noviembre de 2015

Hiriak eta mapak :: mat.06

Iconoclasistas taldeak urteak daramatza kartografia eta mapa kolaboratiboak eratzen. Beraien webgunean testu eta baliabide ezberdinak topa ditzakezue, guk testu hau aukeratu dugu:
(http://www.iconoclasistas.net/)

Once tesis para cartógrafos ocasionales

jueves, 5 de noviembre de 2015

Izan liteke arkitektura agonista?


"Hiria eta Bestelako Politikak" programaren barne, Hitzaldia eta lantegi teoriko praktiko honetan arkitektura "agonista" baten balizko esistentzia ikertuko dugu hiru ikuspuntu oinarri hartuta: Hezkuntza, errepresentazio arkitektonikoa eta hiriaren eraikuntza eta kapitalarekin harremana.

Cristina Goberna Arkitektoa, hezitzailea eta kritikaria. Master in Advance Architectural Design and an Advance Architectural Research-en titulatua Fullbright Fellow modalitatean Columbia University (GSAPP)-an, non gaur egun irakaslea den hala nola Senior Lecturer Sydneyko UTSn. “Fake Industries, Architectural Agonism” lan taldearen sortzaileetako bat da, 2009. urtean Young Architects Forum Prize of the Architectural League of New York-ek saritu du eta 2014ean American Institute of Architects New Practices Prize saria jaso du. Europan lehiaketaren 2003, 2005, 2009 eta 2012ko edizioetan sarituak gertatu dira bere egitasmoak.
Tailerrean parte hartzeko izena ematea beharrezkoa da. Hitzaldia saio irekia da aretoa bete arte.

Hiriak eta Sistema Irekiak :: mat.05

Ikasgaian aurreratu ditugun hainbat gai jorratzen ditu estekan aurkituko duzuen testuak. Ziurgabetasuna, plan eza, moldakortasuna eta malgutasuna besteak beste: (Testua, Manuel Pérez Romero irakasle eta arkitektoak sinatzen du)

DEL MASTER-PLAN AL NON-PLAN. 
Una evolución desde los sistemas conservativos a los sistemas auto-organizados.
http://upcommons.upc.edu/bitstream/handle/2099/14144/015_Perez_Romero_Manuel.pdf?sequence=1
...
Pero habría que esperar hasta mediados del S. XX para el surgimiento de la crisis de los modelos conservativos del Movimiento Moderno. A lo largo de un período de seis años entre 1954 y 1960 asistiremos a la eclosión de una serie de manifiestos fundamentales para el nuevo rumbo de este urbanismo emergente: el Manifiesto de Doorn (1954), el Manifiesto de la Open Form de Oskar Hansen (1959), los Principios de la Urbanismo Móvil de Yona Friedman (1959), el Manifiesto Metabolista (1960) y la arquitectura aditiva de Jorn Utzon (1958-1970). Estos cinco manifiestos tienen en común su oposición a los sistemas conservativos del Movimiento Moderno y un mayor interés por la escala urbana aunque siempre vinculada a la vivienda como parte de una “población de individuos”. Pero mientras las anteriores declaraciones surgen por oposición a la estabilidad del Movimiento Moderno, en 1969 Paul Barker, Cedric Price, Peter Hall y Reyner Banham publicarán el provocativo experimento Non-Plan basado en la autoorganización y la libertad como una nueva estrategia orientada al futuro.
...

miércoles, 4 de noviembre de 2015

Lantegi Bateratua. Ematea eta formatoak

OHAR OROKORRA:

Ematen diren plano guztietan (Oin, altxaera, ebaketa...), eraikuntza (itxitura ezberdinek dituzten geruzak, zoladura ezberdinak, fatxaden despiezaketak...), egitura (ebakitako egitura elementuak hala-nola, ikusgaitz geratzen diren elementuen proiekzioak...) eta atondurak (atonduren pasabideen guneak, lokal ezberdinen kokapen eta aurreikuspenak...) irudikatuak azaldu beharko dute.

ERAIKUNTZAKO ESKARIA:
-Eraikuntza ebaketa: Eraikinaren zeharkako ebaketa 1/50 eskalan, eraikuntza osatzen duten elementuak zehaztuaz.
-Elkartzeen xehetasunak 1/10 edo 1/20 eskalan: Zimendua eta fatxada, forjatua eta fatxada, estalkia eta fatxada.
-Elementu hauen obran jartzearen analisia, zein makinaria laguntzaile beharko den zehaztuaz.
-Elementu esanguratsuenak zein enpresak ornituko dituen aipatu (Fatxada aireztatu bat planteatzen bada, esan zein sistema komertzial erabiliko den, zein enpresak ornituko duen eta zeintzu diren bere ezaugarriak)
-Obrako prozesuaren planning eskematikoa, obra prozesua esplikatu eta denboren aurreikuspen bat eginaz.
-Zein entsegu edo kalitatezko kontrol bete behar dira autatutako materialentzat?
-Autatutako soluzioaren balorazioa: sistema aurrefabrikatua da? Egokiena da? Merkatzen al du?

OHARRA: Tailer integratuak azken notaren %10-a balio du. Baina bere ematea derrigorrezkoa da ikasgaia gainditu ahal izateko.

EGITURETAKO ESKARIA:
-Egituraren tipologia eta funtzionamendu orokorraren balorazioa. Ulergarri egiteko egituraren errepresentazio espazial eskematiko bat egingo da (Axonometria, perspektiba, maketa...).
-Eraikuntzan xehatutako ebaketa berdinean, egitura modelizatuko da, bertan kargak eta hauen konbinazio hipotesiak aztertuko direlarik. Portiko honen esfortzuen diagramak irudikatuko dira.
- Egitura elementuen aurredimentsionaketa.

ZERBITZUETAKO ESKARIA:
-Atonduren funtzionamenduaren planteamendu orokorra, hartutako erabakiak arrazoituaz
-Baldintza mikroklimatikoen analisia eta gune publikoetan proiektuek duten lokalizazioaren justifikazioa:
*Egungo argiztatze naturala: Inguruan dauden elementu urbanoek sortzen dituzten eragozpenak (ebaketa eskala urbanoan), irekigune, leiho, eguzki babesak, orientazioak...
*Ongizate higrotermikoa: Giroan (tenperatura eta hezetasuna) eragina izango duten elementu urbanoen identifikazioa: Haizeen norabide nagusiak, elementu begetalak, pantailak, inguruan dauden materialak...
-Eraikineko argiztatze artifizialaren errepresentazio grafikoa (Oin eta ebaketa)
-Argiztatze artifizialarekin zerikusia duten elementuen justifikazioa: Lanparak, luminariak, iluminazio sistemak, luminarian kokapena erabilerarekiko... Guzti hau dokumentazio komertzial erabiliaz aztertuko da.
-Eraikuntza ebaketa: 1/50 eskalan xehetu den eraikuntza ebaketan atonduren xehetasunak ere integratuko dira, bereziki argiztatze artifizialeko elementuak.

AZKEN OHARRA

Ikasgai tekniko bakoitzeko lana bi Din-A3-tan kondentsatuko da (Din-A3 bakarrera mugatu ahal izango da proiektuaren tamainaren baitan).
Ikasleak iritzi badu, jarraitu dituen prozedurak edo/eta eginiko kalkuluak interesgarriak direla, edo irakasleak horrela eskatzen badu, Din-A4 formatuan dosier tekniko bat eman ahalko zaio ikasgai tekniko irakasleari.