miércoles, 25 de enero de 2017

PROIEKTUAK 8 - LANTEGI BATERATUA

*tailer integratua / PROIEKTUAK 8 / 2017

ZALDIBI / errealitatea proiektatzen / lan estrategiak
Aurtengo ikasturtean, Proiektuak 7n, Zaldibiko herria eta ingurunean azterketa zabal egin ondoren,  ATLAS  izeneko dokumentu-sintesi bat sortu dugu, dokumentu irekia, herriak dituen ezaugarri/arazo/aukera  eta bestelakoak abiapuntu izanik. Euskal herrian hain hedatua den postindustrializazio egoera bati erantzun bat emateko analisi ezberdinen artxibo  bat egitea izan da helburua.

Proiektuak 8ko tailer bateratuak egindako lanari jarraipena ematea pentsatu dugu, ikertutako gai ezberdinak plazaratzeko azpiegitura bat sortzea helburu duena. Azpiegitura elkarte/erakustoki/erreibindikazio-gune eta beste hamaika ekintzetarako erabilgarria izan beharko da.

*helburua/zaldibiko hiri-prosezuarendako izaera fisikoa emango dion azpiegitura/euskarri  bat  sortzea

*kokapena/zaldibiko Santa Fe kaleko hutsune/belardia

*materialea/ 82x202 eta 72x202 zm-ko ate estandarrak izango dira oinarri. Elementu estandar hauen konfigurazio eta muntaia ezberdinak azpiegitura eratuko dute. 

_ urtarrilak 25   /proiektuko saioa
_ otsailak 1      /proiektuko saioa
_ otsailak 8      /egitura
_ otsailak 15     /eraikuntza

_ otsailak 22     /instalazioak…

jaitsi PDFa_: https://dl.dropboxusercontent.com/u/2546593/170112_proiektuak%20VIII-17_tailer%20bateratua.pdf

PROIEKTUAK 8 - EGUTEGIA

PROIEKTUAK 8 - 2017

URTARRILA
     25                                       27
     Aurkezpena TB                   Tailer bateratua

OTSAILA
     1                                          3
     Tailer bateratua                      Proiektuak 8 aurkezpena
                                                 (programa garapen Saioa)

     8                                         10
     Tailer bate.-egitura                 (programa garapen Saioa)

     15                                        17
     Tailer bate.-eraikun                 Gonbidatuak

     22                                        24
     Tailer bate.-instal                    Gonbidatuak

MARTXOAK 10 AURREPROIEKTOA

APIRILAK 7 OINARRIZKO PROIEKTOA

MAIATZAK 12 AZKEN EMATEA

martes, 3 de enero de 2017

ERRELATOA SORTZEARI BURUZ:

Urte berri on!
Tamalez, urtea hasi eta berehala John Berger artista, idazle eta kritikariak utzi gaituela jakin dugu.
Hemen Susan Sontag-ekin batera izandako elkarrizketa errelatoak eta istorio kontaketei buruz (proiektuak sortzeari buruz alegia):



Zorte on azterketekin,
Laster egingo ditugu Proiektuak7ko ebaluazioak