lunes, 25 de marzo de 2019

PROIEKTO BASIKOAREN defentsak

Gogora ezazue datorren Martxoak 27 asteazkena 15:00tatik aurrera 1.1 ikasgelan zuen Proiekto Basikoen defentsak egin behar dituzuela.
Hortarako formatoa hobeki egokitzen zaizuena aukeratu ezazue.

animo!

viernes, 15 de marzo de 2019

Topografía de la arquitectura contemporánea - Ignasi de Solà Morales

Bartzelonako Virreina zentroan Ignasi de Solá Morales arkitektoaren lanari buruz dagoen erakusketaren harira uzten dizkizuegu interesgarriak diren irakurtzeko materialak:

Erakusketaren testuak: http://ajuntament.barcelona.cat/lavirreina/sites/default/files/2019-02/SolaMorales_ESP.pdf

1995an argitaratu zuen "Topografía de la arquitectura contemporánea" liburua PDF formatoan. Oraindik ere Solà Moralesek pasarte ezberdinetan seinalatzen dituen arkitektura garaikideari buruzkoa gako gehienak gaur egun indarrean darraite. Altxor bat da liburu hau:
https://es.scribd.com/doc/190456840/Topografia-de-La-Arquitectura-Contemporanea-Diferencias-Sola-Morales#


miércoles, 6 de marzo de 2019

Martxoak 8 - Greba feminista

Atzoko klasean proposatu genuen bezala hau da biharko greba feminista eguneko proposamena:
Ez dugu klaserik emango
Ez dugu zuzenketarik egingo desorekak ez sortzeko.
Grebarekin bat egingo dugu gure presentzia ikustezin eginez.

Horren ordez taldeko gai amankomunak lantzeko proposamena egiten dizuegu gizonezkoei. Hala nola bidaiaren materiala landu, kudeaketa lanak egin etabar denontzako onura izango diren "zaintza" lanak egitea alegia.