martes, 18 de diciembre de 2018

PROIEKTUEN EMATEA ETA DEFENTSA - ABENDUAK 20

Gogorazten dizuegu datorren osteguna abenduak 20 arratsaldeko 16:00tan 2.4 tailerrean jasoko ditugula zuen emateak eta ondoren bakoitzak 5 minutuko proposamenaren defentsa egingo duzuela.

animo azken lanekin!



viernes, 5 de octubre de 2018

EMATEA - URRIAK 10

Oharra:
Datorren urriak 10 asteazkeneko ematea:

15:00tan jasoko ditugu zuen emateak.
Eta ordu hortan hasiko ditugu zuen emateen aurkezpenak.
Prestatu talde bakoitzak 10 minutuko aurkezpen publikoa

animo!

lunes, 1 de octubre de 2018

INTBAU Topaketa

Eskolatik informazio hau pasa digute:
Datorren urriak 5 ostirala Bilbon INTBAU deritzon mintegia egingo da Bilboko arkitektoen elkargoan egun osoz: http://www.coavnbiz.org/evento/intbau-international-network-for-traditional-building-architecture-and-urbanism/
Joateko interesa duenik, eskolak autobus bat antolatu du. Izen emateko Zuzendaritzako idazkaritzatik pasa beharko duzue autobusean joan nahi bazenute. Mintegian izena emateko ondorengo helbidera mezua bidali behar duzue: biblioteca.bizkaia@coavn.org




jueves, 27 de septiembre de 2018

ILE DE NANTES buruzko bi testu

Atzoko klasean aipatu genizkizuen Nanteseko irlaren eraldakuntzaren inguruko testuak hemen:
GOGORATU AUTOBUSA 6:30tan irtengo dela eskolatik

Reg Urbana Integral by on Scribd


lunes, 17 de septiembre de 2018

PROIEKTOA vs PROTOTIPOA

Aurreko ostiraleko tailerrean izandako eztabaidaren harira irakurtzeko material hau uzten dizuegu:
11garren orrialdetik hasita,  Raoul Bunschotenek "Prototipos urbanos y cambio climático" artikuloa idazten du proiektuak eta prototipo baten aldea ulerterraz egiteko:

Arquitectos+179 by PROIEKTUAK78 on Scribd

domingo, 16 de septiembre de 2018

ALDI BATERAKO ARKITEKTURAK

Aurtengo maiatzetik irailera besterik funtzionatu ez duen "unibertsitatea flotagarria" izan da Raumlabor arkitekto taldeak Berlingo Tempelhof aireportua izandako eremuan muntatutako istalazioa. 
Udako hilabeteotan hirien etorkizun moldakorra eta resilientzia landu dituzte zientzialari, aktibista, artista eta gonbidatu ezberdinen laguntzaz.
Istalazioa euri urak jasotzen dituen eremuan jarri da. Orain aztarnarik utzi gabe kenduko dute prototipoa (beharbada beste toki batetan moldatzeko)


miércoles, 12 de septiembre de 2018

ARKAMURKA taldearen artxiboak

Gaur Arkamurka taldeak Martxelen bitartez partekatu digun ikuspegia datozen dokumentuetan kontsultatu dezakezue:
https://www.dropbox.com/sh/ewc8wuraqzchnnp/AADaro6NLCPP93onz3Wr539Va?dl=0

Ostiralean zeuen lehen ematea duzue, taldeka aztertu dituzuen kasu azterketak azaltzen dituen lana. Emateak zeuen blogetan argitaratu behar dituzue aurkezpen publikoak egiteko aukera izan dezagun...

ostiralarte
i+j

martes, 11 de septiembre de 2018

Bihar IRAILAK 12ko hitzordua

Gogoratu ezazue bihar 15:00tan San Pelayoko elizaren atzekaldean dagoen Oteitzaren eskulturan parean elkartuko gerala ingurutik ibilbidea egin eta herriko natur kolektiboaren ikuspegia ezagutzeko.
Mapan gorriz markatu dugu elkartzeko tokia, urdinez busen bazatozte utziko zaituzten tokia (Zarautzko lehen geltokia) eta berdez trenez bazatozte San Pelayoko geltokia.

p.d.: Blogak martxan jartzeko beharra dago zuen taldeko lehen emateak jar ditzazuen.

bihar arte!
i+i

lunes, 10 de septiembre de 2018

IRAKURKETA TEORIKOA 01: "La naturaleza no existe"

Kurtsoko dinamikaren barne jarriko dizkizuegun irakurketetan lehena da hau:
"La naturaleza no existe" 
Erik Swyngedouwk Madrilgo Urban aldizkarirako idatzitako testua da.
Hemen aurkituko duzue testua irakurgai:
http://polired.upm.es/index.php/urban/article/view/410/1877


"Hace varias décadas, Raymond Williams señaló que “la Naturaleza es quizás la palabra más compleja del lenguaje”, recorrida por todo tipo de historias, geografías, sentidos, fantasías, sueños e imágenes de deseo (Williams, 1988: 221). A pesar de todo, también concluyó que la Naturaleza es una de las metáforas más potentes y performativas1 de la lengua, tanto a nivel social como político (Williams, 1980). Como consecuencia de la actual ‘crisis’ ambien- tal, este término ha logrado un considerable tirón en el debate político, en la controversia económica, en las intervenciones públicas. Si hay un desafío conceptual que precisa ser ex- plorado en el plano de la teoría y la práctica de la plani cación urbana, la Naturaleza debe ocupar indudablemente un puesto muy elevado en la lista de candidatos. Y esta tarea es más urgente si tenemos en cuenta que las condiciones socio-ecológicas –los estados de naturale- za, por así decirlo– se encuentran bajo una seria tensión tanto en muchos lugares concretos del planeta como a nivel global." 

NANTESeko kurtsoko bidaia

Hemen ikus dezakezue hil honen bukaeran egingo dugun bidaia:

Joateko asmoa dfuzuenok begin ezazue lehen bait lehen lehen dirusarrera:

50€
Laboral Kutxa
ES62 3035 0235 28 2350032050

Sarrera egiten jar zazue kontzeptu bezala:
P7-NantesBidaia-IzenAbizenak

PROGRAMA Viaje 4º Castellano-euskera 2018-2019 by PROIEKTUAK78 on Scribd

IRAILAK 12 ASTEAZKENEKO HITZORDU ALDAKETA

Ohar bat:
Asteazkenean Zarautzen Musika plazan elkartu beharrean, zuzenean San Pelayon geratuko gara. Elizaren aurrean den Oteizaren eskulturaren inguruan: https://binged.it/2NtCBrA

ondo izan
ibon eta jon

miércoles, 5 de septiembre de 2018

DOKUMENTAZIOA-01

Hemen dituzue DWG artxiboak:
https://www.dropbox.com/s/rnkzkfnxr34sefa/TOPO.zip?dl=0
https://www.dropbox.com/s/irsbsu9528nhwqb/hegoalde.zip?dl=0

2018-19 IKASTURTEA


Ongi etorri 2018-19 ikasturtera,
aurten Zarautzen egingo dugu lan ikasturte osoan: ekosistemak, azpiegiturak, ura, auzo produktiboak... eta aldaketa klimatikoak jartzen dizkigun eszenario berrien aurrean arkitekturak izan beharko lukeen jarrerai buruz arituko gara.

ONGI ETORRI

miércoles, 20 de junio de 2018

ekainak 21 / emate eguna


PROIEKTUAK VII-VIII


gaur, ekainak 21 amaitzen da azken ematearen luzapen plazoa.

lanak goizeko 11-ak arte jasoko ditugu bulegoko apaletan
(blogean ere zuen lanak zintzilikatu)

i&j

jueves, 17 de mayo de 2018

PROIEKTUAK VIII / azken ematea


PROIEKTUAK VIII / azken ematea 
 2018ko maiatzak 17 / 16.00 - 18.00h




iprimatutako lanak eta maketak 303 bulegoko apaletan utzi


animo!!!

i&j

jueves, 26 de abril de 2018

Apirilak 27

Biharko tailerrean sekzioak repasatzen jarraituko dugu.
Bestalde, Tailer Bateratuko programaren barne Nagore Urrutia izango da baita ere klasean, beraz, sekzioa arkitektonikoak gurekin errepasatu ondoren Nagorekin efizientzia ete bestelako gaiez kontrastatzeko aukera izango duzue.

Biahr arte!

lunes, 23 de abril de 2018

APIRILAK 25 SEKZIOAK

Aurreko ostiralean klasean zinaten gutxiei esan genizuen bezela, asteazkenerako proiektuaren sekzioaren proposamena ekarri beharko duzue. Sekzioa 1/50 eskala ingurukoa

jueves, 19 de abril de 2018

SEKZIOA = PROIEKTOA

Hemen dezute aurreko azaroan azaldu genuen sekzioari buruzko PDFa.
Biharko, aukeratu ezazue zuen bilaketen bitartez zuen proiektuarekin bat datorren sekzio mota...
Datorren asteazkenerako lehen enkajea izan beharko duzue eta

viernes, 23 de marzo de 2018

MARTXOAK 28 - EMATEA

Datorren martxoak 28 asteazkenean duzuen ematea dela eta gogorarazi nahi dizuegu panelak gure despatxo ondoko apaletan utzi ditzakezuela arratseko 17:00ak arte. Guk handik jasoko ditugu ordu horretan.
Bestalde, emateak ere formato dijitalean igo beharko dituzue zuen blogetan.
animo!

Bermeoko erakusketa. Maketak eta panelak jasotzeko abisua

Ibon Telleriak ohar hau pasa digu zuei helaratzeko:

Aurreko urtean 3. mailako Proiektuak 6 ikasgaian Bermeoko hiriguneko orube hutsetan garatu zenituzten proiektuen erakusketa (Arkitektura Eskolako 1.3. gelan) amaitutzat eman nahi dugu mezu honen bitartez.

Honela, erakusketan parte hartu duzuen ikasleok materiala jaso dezakezute erakusketa bertatik (maketak eta panelak). Kanpoan dauden ikasleen materiala beste ikasleek jaso ahalko duzue ere.
Aste Santuetako oporraldiaren ondoren, erakusketa gela garbituko da eta bertan geratzen den  materiala botako litzateke, beraz aurretik jaso itzazue mesedez zuen maketa eta planoak.

Erakusteta honekin batera, joandako urtean Bermeon egon zena eta orain Arkitektura Eskolan dagoena, lehiaketa bat proposatu zen Beruala eta Bermeoko Udaletik. Berandutu bada ere, datozen asteetan komunikatuko zaizue zeintzuk izan diren lehiaketa honen irabazleak eta sariak.

Ongi izan,
Beruala + 3. mailako Lantegi Bateratuaren irakaslegoa

jueves, 15 de marzo de 2018

Martxoak 16

Gogoratu, asteazkenean esan bezala, biharko tailerrean datorren asteko gonbidatuen saioetara ekarriko dituzuen materialen aukeraketa egingo duzue. Hortaz arituko gara. Zuen proposamenaren mugarria edo klabeak non diren hausnartzeko baliatuko duzue aukeraketa lan hau.

miércoles, 14 de marzo de 2018

Martxoak 14

Gaurko klasean ikusi ditugun eredu batzuei buruz informazio gehiago:
Bizitza eta lana batera pentsatzen dituzten proiektu urbanoei buruz, klasean ikusi dugun Dogma estudioak proiekto ezberdin asko ditu. Guztiak aurretik eginiko ikerketa proiektu baten ondorio dira:
Living and Working: How to live together: https://architecture.mit.edu/sites/architecture.mit.edu/files/attachments/lecture/Tattara_living%20and%20working_intro.pdf

Across major European cities today, the increasing visibility of vacant office space is evidence of the decline of the office typology. Such a phenomenon can be explained as a consequence of the emergence of new forms of labour where the distinction between living and working is increasingly blurred. No longer organized by the traditional 9 to 5 workday, contemporary forms of labour involve the entire life of workers and their spectrum of social relationships. Not only work – but also life at large – is thus more mobile, precarious and not containable within rigid typologies. This condition is even more extreme in the case of creative work, where the distinction between the realm of living and the one of working seems to collapse into a common space. Despite this condition, cities continue to be developed around a clear distinction between the workplace and housing, a distinction reinforced by a legal framework that considers living and working as two distinct domains. 
Hemendik sortzen dira beraien webgunean ikus ditzakezuen prototipo urbanoak: http://www.dogma.name/index.html


lunes, 12 de marzo de 2018

Tailer Bateratua - Lehen irizpideak

Nagorek jada bidali dizkigu Martxoak 23ko tailer bateratuan landuko dituzuen gaiak:

GIROTZE SISTEMAK
BALDINTZA KLIMATIKOAK, SUSTANGARRITASUNA ETA ONGIZATE HIGROTERMIKOA: GUNE PUBLIKOAK ETA PROGRAMAREN ANTOLAKETA ESPAZIALA

_HIRIGINTZA ETA ERAIKUNTZA PROGRAMA ETA KLIMA
Kontutan izanda proposatutako proiektua oso zabala dela, funtzio guzti hauen antolaketa urbanoa bereziki
garrantzitsua da. Gune eta zonalde erosoak eta ambientalki sustangarriak sortu nahi izanez gero, inguruko baldintza klimatikoak kontutan izatea ezin bestekoa da.
GUNE PUBLIKOAK:
Baratzak
Biztanleen arteko erlazioak indartzeko espazio publikoa
Ibai ertzeko parkea
GUNE ITXIAK:
Lantegiak
Medialab
Haurtzaindegia
Lantegiei lotutako egoitzak
Adinduen egoitzak
Desplazatu klimatikoen egoitzak
Behin betiko egoitzak
Arraun lagunak elkartea
_BALDINTZA KLIMATIKO ETA ANBIENTALAK
Eguzkiaren mugimendua
Haizearen norabidea
Euria
Tenperatura eta Hezetasuna


_TAILER BATERATUKO LEHEN SAIO HONETAN EGIN BEHARREKOA:
Otsailaren 28an egindako aurre proposamenean inguruko baldintza klimatikoak nola izan dituzuen kontutan
azaldu behar izango dituzue martxoak 23‐ko tailer bateratuan.
Alde batetik, itxi gabeko gune komunen baldintza klimatikoak hobetzeko egindako proposamenak
aurkeztuko dituzue, eta bestetik, eraikinen kokapen fisikoa eta ura, haizea eta eguzkiaren arteko lotura.
Proiektu basikoan inguruko baldintza ambientalak integratu beharko dira honako puntuak aztertuz:
__Eguzkitzapen baldintzak: itzaletan edo eguzkitan geratzen diran espazioak udan eta neguan
__Eguzkitzapenaren araberako eraikinen eta baratzen kokapena eta espazio urbanoen sormena
__Haizearen aurreko babesak
__Gune berdeen kokapena eta diseinua
__Uraren gestioa espazio publikoan
__Mobiliario urbanoa eta espazio publikoaren erabileren kokapena
__Espazio publikoen eta mobiliario urbanoaren akaberako materialak

miércoles, 7 de marzo de 2018

Martxoko programa

Hemen duzue martxoko programa konfirmatua:

1.1 ikasgela hartu dugu han bertan 15:00tatik 18:00tara irakasle gonbidatuekin lan saioak egiteko eta 18:30tan hitzaldi irekiak entzuteko.


miércoles, 28 de febrero de 2018

OTSAILAK 28koa

Kaixo denoi,
gaurko elurra dela eta EHUk 15:00ak arte bertan behera utzi ditu bere jardunak.
Gu 15:00tatik aurrera betiko ikasgelan izango gera zuen emateak komentatzeko. Norbaitek iristeko zailtasunak balitu igo ditzala gaurko ematearen panelak blogera.

geroarte!
j+i

martes, 27 de febrero de 2018

"Agricultura en la ciudad, ciudad en la biorregión" Nerea Morán

Erreferentzia hau uzten dizuegu, Nerea Moran arkitektak hiria eta landalurrei buruz egiten duen ikerketa eta hausnarketa laburbiltzen dituen hitzaldia:
(Bihar, martxoak 28 San Telmo Museoan 19:00tan bere hitzaldira joateko aukera duzue...)

miércoles, 31 de enero de 2018

KLIMAREN ALDAKETEN AURREAN RESILIENTZIA


METALOCUS aldizkarian argitaratu berri den artikuloa irakurri dezakezue. Bertan ikusiko dituzue zaurgarritasun egoeran dauden komunitate eta lurralde zatietan MVRDV eta HASSEL arkitekto taldeek proposatzen dituzten "Prototipo urbanoak":

lunes, 29 de enero de 2018

Urtarrilak 31 asteazkena - Urumeatik ibilbidea

Datorren asteazkeneko egitaraua eta ibilibidearen mapa uzten dizuegu:

15:00tan URKIk autobide azpien duen eraikinaren ondoan elkartuko gera. Handik abiatuko dugu ibilbidea Urumea ibaitik gora, Loiola pasa, Txomin Enea eta kartzela atzekaldeak miatu eta Martutenera iritsi eta Sarroeta ingurua bisitatzeko.

Bisita behin bukatuta URKIra itzuliko gera 17:30 - 18:00ak inguruan indarrak berreskuratu eta ikusi ditugunak partekatzeko.


viernes, 26 de enero de 2018

URUMEAKO PROIEKTUA (Ura ur agentzia)


Onodrengo esteka honetan ikus dezakezue gure lan eremuaren ondoan aurrikusi diren proiektuak Urumearen zabalpena gautzatzeko:
http://www.uragentzia.euskadi.eus/informazioa/martutene-2-fasea/u81-0003771/eu/

miércoles, 24 de enero de 2018

martes, 23 de enero de 2018

PROIEKTUAK 8

Gaur aurkeztuko dugu Proiektuak 8 ko enuntziatu eta helburuak.
Proiektuak 7n eginikoaren inguruan zuetako bakoitzarekin egingo dugu bakarkako ebaluazioa gaur eta ostirala artean.