viernes, 23 de marzo de 2018

MARTXOAK 28 - EMATEA

Datorren martxoak 28 asteazkenean duzuen ematea dela eta gogorarazi nahi dizuegu panelak gure despatxo ondoko apaletan utzi ditzakezuela arratseko 17:00ak arte. Guk handik jasoko ditugu ordu horretan.
Bestalde, emateak ere formato dijitalean igo beharko dituzue zuen blogetan.
animo!

Bermeoko erakusketa. Maketak eta panelak jasotzeko abisua

Ibon Telleriak ohar hau pasa digu zuei helaratzeko:

Aurreko urtean 3. mailako Proiektuak 6 ikasgaian Bermeoko hiriguneko orube hutsetan garatu zenituzten proiektuen erakusketa (Arkitektura Eskolako 1.3. gelan) amaitutzat eman nahi dugu mezu honen bitartez.

Honela, erakusketan parte hartu duzuen ikasleok materiala jaso dezakezute erakusketa bertatik (maketak eta panelak). Kanpoan dauden ikasleen materiala beste ikasleek jaso ahalko duzue ere.
Aste Santuetako oporraldiaren ondoren, erakusketa gela garbituko da eta bertan geratzen den  materiala botako litzateke, beraz aurretik jaso itzazue mesedez zuen maketa eta planoak.

Erakusteta honekin batera, joandako urtean Bermeon egon zena eta orain Arkitektura Eskolan dagoena, lehiaketa bat proposatu zen Beruala eta Bermeoko Udaletik. Berandutu bada ere, datozen asteetan komunikatuko zaizue zeintzuk izan diren lehiaketa honen irabazleak eta sariak.

Ongi izan,
Beruala + 3. mailako Lantegi Bateratuaren irakaslegoa

jueves, 15 de marzo de 2018

Martxoak 16

Gogoratu, asteazkenean esan bezala, biharko tailerrean datorren asteko gonbidatuen saioetara ekarriko dituzuen materialen aukeraketa egingo duzue. Hortaz arituko gara. Zuen proposamenaren mugarria edo klabeak non diren hausnartzeko baliatuko duzue aukeraketa lan hau.

miércoles, 14 de marzo de 2018

Martxoak 14

Gaurko klasean ikusi ditugun eredu batzuei buruz informazio gehiago:
Bizitza eta lana batera pentsatzen dituzten proiektu urbanoei buruz, klasean ikusi dugun Dogma estudioak proiekto ezberdin asko ditu. Guztiak aurretik eginiko ikerketa proiektu baten ondorio dira:
Living and Working: How to live together: https://architecture.mit.edu/sites/architecture.mit.edu/files/attachments/lecture/Tattara_living%20and%20working_intro.pdf

Across major European cities today, the increasing visibility of vacant office space is evidence of the decline of the office typology. Such a phenomenon can be explained as a consequence of the emergence of new forms of labour where the distinction between living and working is increasingly blurred. No longer organized by the traditional 9 to 5 workday, contemporary forms of labour involve the entire life of workers and their spectrum of social relationships. Not only work – but also life at large – is thus more mobile, precarious and not containable within rigid typologies. This condition is even more extreme in the case of creative work, where the distinction between the realm of living and the one of working seems to collapse into a common space. Despite this condition, cities continue to be developed around a clear distinction between the workplace and housing, a distinction reinforced by a legal framework that considers living and working as two distinct domains. 
Hemendik sortzen dira beraien webgunean ikus ditzakezuen prototipo urbanoak: http://www.dogma.name/index.html


lunes, 12 de marzo de 2018

Tailer Bateratua - Lehen irizpideak

Nagorek jada bidali dizkigu Martxoak 23ko tailer bateratuan landuko dituzuen gaiak:

GIROTZE SISTEMAK
BALDINTZA KLIMATIKOAK, SUSTANGARRITASUNA ETA ONGIZATE HIGROTERMIKOA: GUNE PUBLIKOAK ETA PROGRAMAREN ANTOLAKETA ESPAZIALA

_HIRIGINTZA ETA ERAIKUNTZA PROGRAMA ETA KLIMA
Kontutan izanda proposatutako proiektua oso zabala dela, funtzio guzti hauen antolaketa urbanoa bereziki
garrantzitsua da. Gune eta zonalde erosoak eta ambientalki sustangarriak sortu nahi izanez gero, inguruko baldintza klimatikoak kontutan izatea ezin bestekoa da.
GUNE PUBLIKOAK:
Baratzak
Biztanleen arteko erlazioak indartzeko espazio publikoa
Ibai ertzeko parkea
GUNE ITXIAK:
Lantegiak
Medialab
Haurtzaindegia
Lantegiei lotutako egoitzak
Adinduen egoitzak
Desplazatu klimatikoen egoitzak
Behin betiko egoitzak
Arraun lagunak elkartea
_BALDINTZA KLIMATIKO ETA ANBIENTALAK
Eguzkiaren mugimendua
Haizearen norabidea
Euria
Tenperatura eta Hezetasuna


_TAILER BATERATUKO LEHEN SAIO HONETAN EGIN BEHARREKOA:
Otsailaren 28an egindako aurre proposamenean inguruko baldintza klimatikoak nola izan dituzuen kontutan
azaldu behar izango dituzue martxoak 23‐ko tailer bateratuan.
Alde batetik, itxi gabeko gune komunen baldintza klimatikoak hobetzeko egindako proposamenak
aurkeztuko dituzue, eta bestetik, eraikinen kokapen fisikoa eta ura, haizea eta eguzkiaren arteko lotura.
Proiektu basikoan inguruko baldintza ambientalak integratu beharko dira honako puntuak aztertuz:
__Eguzkitzapen baldintzak: itzaletan edo eguzkitan geratzen diran espazioak udan eta neguan
__Eguzkitzapenaren araberako eraikinen eta baratzen kokapena eta espazio urbanoen sormena
__Haizearen aurreko babesak
__Gune berdeen kokapena eta diseinua
__Uraren gestioa espazio publikoan
__Mobiliario urbanoa eta espazio publikoaren erabileren kokapena
__Espazio publikoen eta mobiliario urbanoaren akaberako materialak

miércoles, 7 de marzo de 2018

Martxoko programa

Hemen duzue martxoko programa konfirmatua:

1.1 ikasgela hartu dugu han bertan 15:00tatik 18:00tara irakasle gonbidatuekin lan saioak egiteko eta 18:30tan hitzaldi irekiak entzuteko.