jueves, 26 de marzo de 2020

a+t aldizkariaren spazio publikoari buruzko proiektuen PDFak

a+t aldizkariak espazio publikoari buruzko proiektuen PDFak deskarga librean utzi ditu hemen:
https://aplust.net/tienda/libros/Serie%20In%20Common/THE%20PUBLIC%20CHANCE/idioma/es/


viernes, 20 de marzo de 2020

Kurtsoaren eguneroko dinamika jarraizten ez duzuenentzat deia.




Arratsalde on denoi

COVID19 dela eta klaseak etenda dauden bitartean, ez dakigu zehatz noiz arte, saioak online egiten hasiak gara. Klaseak ordutegi berbera dute +/-: asteazkenak 14.30-18.00 eta ostiralak 11.30-14.30.
Kurtsoko dinamikari jarraituz, beti izan da garrantzitsua ikasle guztiak izatea beste guztien lanaren berri, klasean egiten dugun bezala, online ere.

Hortarako sortu dugu GOOGLE duen DRIVE zerbitzuaren barruan “GELA” berri bat. Ikasle bakoitzak dauka bertan bere karpeta eta denok partekatua dugun dokumentu batean joaten gara iritzi, aholku, eredu eta irizpideak gehitzen (irakasleak eta baita ikasleak daukate bertan idazteko aukera eta beharra). Denok daukagu gure ikaskidearen lanaren berri, eta baita komentarioena …

Honetaz aparte, GOOGLE-ek duen  HANGOUTS  aplikazioarekin online saioak egiten hasiak gara, orain arte asteazken 18 eta ostirala 20-ko klase presentzialak ordezkatu ditugu, eta horrela jarraituko dugu.

Eta betiko moduan kurtsoko Blog-e ere martxan jarraitzen du, bertara igoko duzue egiten ari zareten lana, beti bezala. Gure klaseetan praktikan jartzen dugun metodologiaren antzerako sistema replikatzea da helburua.

Beraz, kurtsoarekin jarraitzeko asmoa baduzue eta oraindik dinamika berrian sartu ez zaretenoi.... zuen gmail kontaktua bidali  proiektuakhiru@gmail.com helbidera, karpeta zabalduko dugu, zurekin kontaktuan jarri online klaseak antolatzeko eta lanean jarraituko dugu.
Animo eta laster arte.

i&j


ZIZEK HOUSE - A house for doing nothing


Gaurko rebisioak egin ostean, hemen dezute artikulo interesgarri bat. (dpr blogan argitaratua)
Zuetako askori komentatu dizuegu egoitza modu berrien inguruko hasunarketa egin beharra duzuela. Zeintzuk diren egoitza mota bat edo beste ezaugarritzen duten espazio eta "teknolojia" motak. Drive-ko doc artxibo partekatuan komentaketak eta referentzi espezifikoak jarri arte, hau uzten dizuegu: muturreko ariketa teoriko bat da baino aipatutako gaiak hausnartzeko baliagarria. Kasuan, ezer ez egiteko etxebizitza... Disfruta ezazue:

https://dprbcn.wordpress.com/2011/07/01/zizek-house/

“The house is the junction of:
dreams
illusions
death
[…]
conflicts
confrontations
movement
penetration
walls
[…]
transparencies
transcendence
the horizon
infinity.”

Raimund Abraham

jueves, 19 de marzo de 2020

EMATEA - MARTXOAK 20

Atzoko saioan esan bezela, biharko entregen defentsak Hangouts bitartez egingo dituzue.
Orden pixka bat jartzearren ondorengo ordutegiak pentsatu ditugu (hirunaka):
Ordu hortan sar zaitezte Hangoutsen Mesedez eta zuen pantalla partekatu gurekin proiektua azaltzeko...Aurretik blogan eta driven utzi zuen panelak... Driven KOMENTAKETA ARTXIBOA duzue. Denok editatu dezakegu eta orden pixka bat mantenduz ikasle bakoitzak bere tartea izango du norberaren azalpenak idatzi eta gure arteko komentaketa eta referentziak irakurtzeko.

12:45_AYALA, BARRAINKUA, BASTIDA
13:15_GOMEZ, IMAZ, LIMOUSIN
13:45_MANTEROLA, MARIN, MASA
14:15_MUGARRA, ORTIZ eta oraindik ezer igo ez dezuen beste guztiak.


ikusiko dugu bihar nola moldatzen garen. Joango gara pixkanaka formatoa hobetzen dirudienez ikasturte amaierarte egin beharko baitugu honela...😓

animo!

miércoles, 18 de marzo de 2020

kurtsoan aipatzen ditugunak ez dira gure obsezioak 1



ETSAM eko irakaslea den Federico Soriano arkitektoak kurtso maiaeran egindako komentarioak entzute merezi du.... (lehenengo 4 minutuak behintzat). 2008an grabatua dago, baina bijentzia mantentzen du.

bideo ETSAM_Federico Soriano

ostiraleko saioa / P8online


Proiektuak VIII_ 2. online saioa / 20.03.20

Datorren ostilakeko saioa 12.45tan hasiko da.
Emate eguna denez aurkezpena prestatu beti bezala.

Lan asko egin eta disfrutatu proiektuarekin

i&j


jueves, 12 de marzo de 2020

ESKOLA EZ-PRESENTZIALAK

Atzo aurreratu bezala, iritsi da gomendioa. Bihartik aurrera eskola ez-presentziala izango dugu.

Hortarako drive karpeta bat sort dugu jada. Oraindik gmail kontu bat bidali ez diguzuenak egin zazue karpetara sarbidea izan dezazuen.

Biharko zuzenketak idatziz egingo ditugu. Ea nola funtzionatzen duen. Datorren asteazkenerako Hangout bat egitea proposatzen dizuegu martxoak 20ko ematea ondo zehazteko. 20ko ematearekin ere HangOut bitartez egingo dituzue defentsak. Ea moldatzen geran

animo!

domingo, 1 de marzo de 2020

datorren MARTXOAK 4 - p8 mintegia

Dakizuenez, datorren martxoak 4 asteazkenez egingo dugu mintegia gonbidatu ditugun Anna eta Eugeni Bach-ekin.

Eguerdiko 12:30tan hitzaldia izango da gure ikasturteko gradu aretoan. Hitzaldiaren izenburua "Alferrikakoaren baliagarritasuna" da eta gonbidatuek honako aurrerapena bidali digute:
“A veces, en arquitectura, como en la vida misma, lo más importante es aquello que no tiene una función evidente o una utilidad estricta e inmediata. Y es probablemente en estas ocasiones donde pueden ocurrir los momentos más bellos y excitantes”.

Atsaldean, 15:00tatik aurrera saio kritikoa egingo dugu gonbidatuekin. Hortarako, egutegian genuen martxoak 6ko ematearen aurrerapen garatua eskatzen dizuegu prestatzea, material nahikoa izan dezagun gonbidatuekin eztabaidatzeko.