domingo, 13 de diciembre de 2015

AUTOEBALUAZIO FITXA

Honako esteka honetan deskargatu dezakezue autoebaluzio fitxa:
https://www.dropbox.com/s/mizxpoiejl9dziv/autoebaluaziofitxa.odt?dl=0

Azken ematearekin fitxa osatua entregatu ezazue mesedez.

viernes, 11 de diciembre de 2015

3 OHAR GARRANTZITSU

Datorren asterako 3 ohar garrantzitsu:

1_Asteazkenean lantegi bateraturako zuen emateak prestatu iruditan (DINA3 formatoak) 3-5 minutuko aurkezpenak egiteko.
2_Ostiralean Oviedoko ariketak jasoko ditugu 11:30ak eta 13:30ak bitartean. DINA1 formatoa paperean.
3_Ostiral gauez kurtsoko afarira zatoztenak mesedez e-postaz bidali konfirmazioa erreserba egin ahal izateko: Konfirmazio proiektuakhiru@gmail.com helbidera bidali.

Animo zuen lanekin!

miércoles, 2 de diciembre de 2015

Tarteko ematea. Abenduak 5

Ostiralean duzuen emateari buruz bi ohar:
Gogoratu DIN-A1 fotmatoan ekarri behar duzuela eta paperean inprimatuta klasean errepaso orokor eta konparatu bat egin dezagun.
Animo!
Irakasleak

viernes, 27 de noviembre de 2015

Proiektua irudikatzea

Gaur klasean ikusi ditugun errepresentazio mota ezberdinez gain, beste hauek ere uzten dizkizuegu kontsultatzeko. Tokyon eginiko leihaketa baten panelak dira. 3º Saria gure eskolako ikasle ziren Gorka Beitia eta David Santos-ek eskuratu zuten. (http://thecompetitionsblog.com/results/021_03/) Beraien proposamenaren adierazpen moduek erlazio sistemak proposatzen dituzte "Irudi determinatu eta itxi" bat baino. Aipatzekoak dira baita ere beste hauek beraien adierazpen modu erraz eta zuzenagatik:
http://thecompetitionsblog.com/results/021_04/
http://thecompetitionsblog.com/results/021_05/

miércoles, 25 de noviembre de 2015

Hiriak eta Espazio Publikoa :: mat.07

Espazio publikoari buruzko hausnarketan hurrengo materiala Guy Standing ekonomilariak eskeintzen digu. CCCB-ko webgunean ikus dezakezue laburpena gazteleraz:
http://publicspace.org/es/post/la-democracia-es-el-espacio-publico-en-su-expresion-mas-rica

"El economista británico, profesor en la Universidad de Londres, liga del espacio público a dos ideas: Por un lado, la tradicional ágora griega, punto de encuentro, deliberación y deber cívico; por otro lado, los comunes. Para Standing, «a lo largo de la historia siempre ha habido una demanda de comunes, de riqueza pública». Así, considera el espacio público como común, y afirma que «si no tienes comunes, espacios públicos ricos, pierdes parte de tu humanidad». Así, los comunes - tanto desde el punto de vista más originario, el de recursos económicos, como desde el punto de vista social: salud pública, bibliotecas, servicios ... - son espacios en sí, unidades básicas de lucha política, necesarias para la supervivencia de colectivos como el precariado."


martes, 24 de noviembre de 2015

2015-11-25 Tailer Bateratua

Gogoratu gaur, azaroak 25, tailer bateratua duzuela. Plazetan jartzeko dispositiboen azken xehetasunak garatzeko aukera izango duzue alor teknikoko irakasleekin. Abenduak 16an egingo duzue ematea.

lunes, 23 de noviembre de 2015

Hiriak eta mapak :: mat.06

Iconoclasistas taldeak urteak daramatza kartografia eta mapa kolaboratiboak eratzen. Beraien webgunean testu eta baliabide ezberdinak topa ditzakezue, guk testu hau aukeratu dugu:
(http://www.iconoclasistas.net/)

Once tesis para cartógrafos ocasionales

jueves, 5 de noviembre de 2015

Izan liteke arkitektura agonista?


"Hiria eta Bestelako Politikak" programaren barne, Hitzaldia eta lantegi teoriko praktiko honetan arkitektura "agonista" baten balizko esistentzia ikertuko dugu hiru ikuspuntu oinarri hartuta: Hezkuntza, errepresentazio arkitektonikoa eta hiriaren eraikuntza eta kapitalarekin harremana.

Cristina Goberna Arkitektoa, hezitzailea eta kritikaria. Master in Advance Architectural Design and an Advance Architectural Research-en titulatua Fullbright Fellow modalitatean Columbia University (GSAPP)-an, non gaur egun irakaslea den hala nola Senior Lecturer Sydneyko UTSn. “Fake Industries, Architectural Agonism” lan taldearen sortzaileetako bat da, 2009. urtean Young Architects Forum Prize of the Architectural League of New York-ek saritu du eta 2014ean American Institute of Architects New Practices Prize saria jaso du. Europan lehiaketaren 2003, 2005, 2009 eta 2012ko edizioetan sarituak gertatu dira bere egitasmoak.
Tailerrean parte hartzeko izena ematea beharrezkoa da. Hitzaldia saio irekia da aretoa bete arte.

Hiriak eta Sistema Irekiak :: mat.05

Ikasgaian aurreratu ditugun hainbat gai jorratzen ditu estekan aurkituko duzuen testuak. Ziurgabetasuna, plan eza, moldakortasuna eta malgutasuna besteak beste: (Testua, Manuel Pérez Romero irakasle eta arkitektoak sinatzen du)

DEL MASTER-PLAN AL NON-PLAN. 
Una evolución desde los sistemas conservativos a los sistemas auto-organizados.
http://upcommons.upc.edu/bitstream/handle/2099/14144/015_Perez_Romero_Manuel.pdf?sequence=1
...
Pero habría que esperar hasta mediados del S. XX para el surgimiento de la crisis de los modelos conservativos del Movimiento Moderno. A lo largo de un período de seis años entre 1954 y 1960 asistiremos a la eclosión de una serie de manifiestos fundamentales para el nuevo rumbo de este urbanismo emergente: el Manifiesto de Doorn (1954), el Manifiesto de la Open Form de Oskar Hansen (1959), los Principios de la Urbanismo Móvil de Yona Friedman (1959), el Manifiesto Metabolista (1960) y la arquitectura aditiva de Jorn Utzon (1958-1970). Estos cinco manifiestos tienen en común su oposición a los sistemas conservativos del Movimiento Moderno y un mayor interés por la escala urbana aunque siempre vinculada a la vivienda como parte de una “población de individuos”. Pero mientras las anteriores declaraciones surgen por oposición a la estabilidad del Movimiento Moderno, en 1969 Paul Barker, Cedric Price, Peter Hall y Reyner Banham publicarán el provocativo experimento Non-Plan basado en la autoorganización y la libertad como una nueva estrategia orientada al futuro.
...

miércoles, 4 de noviembre de 2015

Lantegi Bateratua. Ematea eta formatoak

OHAR OROKORRA:

Ematen diren plano guztietan (Oin, altxaera, ebaketa...), eraikuntza (itxitura ezberdinek dituzten geruzak, zoladura ezberdinak, fatxaden despiezaketak...), egitura (ebakitako egitura elementuak hala-nola, ikusgaitz geratzen diren elementuen proiekzioak...) eta atondurak (atonduren pasabideen guneak, lokal ezberdinen kokapen eta aurreikuspenak...) irudikatuak azaldu beharko dute.

ERAIKUNTZAKO ESKARIA:
-Eraikuntza ebaketa: Eraikinaren zeharkako ebaketa 1/50 eskalan, eraikuntza osatzen duten elementuak zehaztuaz.
-Elkartzeen xehetasunak 1/10 edo 1/20 eskalan: Zimendua eta fatxada, forjatua eta fatxada, estalkia eta fatxada.
-Elementu hauen obran jartzearen analisia, zein makinaria laguntzaile beharko den zehaztuaz.
-Elementu esanguratsuenak zein enpresak ornituko dituen aipatu (Fatxada aireztatu bat planteatzen bada, esan zein sistema komertzial erabiliko den, zein enpresak ornituko duen eta zeintzu diren bere ezaugarriak)
-Obrako prozesuaren planning eskematikoa, obra prozesua esplikatu eta denboren aurreikuspen bat eginaz.
-Zein entsegu edo kalitatezko kontrol bete behar dira autatutako materialentzat?
-Autatutako soluzioaren balorazioa: sistema aurrefabrikatua da? Egokiena da? Merkatzen al du?

OHARRA: Tailer integratuak azken notaren %10-a balio du. Baina bere ematea derrigorrezkoa da ikasgaia gainditu ahal izateko.

EGITURETAKO ESKARIA:
-Egituraren tipologia eta funtzionamendu orokorraren balorazioa. Ulergarri egiteko egituraren errepresentazio espazial eskematiko bat egingo da (Axonometria, perspektiba, maketa...).
-Eraikuntzan xehatutako ebaketa berdinean, egitura modelizatuko da, bertan kargak eta hauen konbinazio hipotesiak aztertuko direlarik. Portiko honen esfortzuen diagramak irudikatuko dira.
- Egitura elementuen aurredimentsionaketa.

ZERBITZUETAKO ESKARIA:
-Atonduren funtzionamenduaren planteamendu orokorra, hartutako erabakiak arrazoituaz
-Baldintza mikroklimatikoen analisia eta gune publikoetan proiektuek duten lokalizazioaren justifikazioa:
*Egungo argiztatze naturala: Inguruan dauden elementu urbanoek sortzen dituzten eragozpenak (ebaketa eskala urbanoan), irekigune, leiho, eguzki babesak, orientazioak...
*Ongizate higrotermikoa: Giroan (tenperatura eta hezetasuna) eragina izango duten elementu urbanoen identifikazioa: Haizeen norabide nagusiak, elementu begetalak, pantailak, inguruan dauden materialak...
-Eraikineko argiztatze artifizialaren errepresentazio grafikoa (Oin eta ebaketa)
-Argiztatze artifizialarekin zerikusia duten elementuen justifikazioa: Lanparak, luminariak, iluminazio sistemak, luminarian kokapena erabilerarekiko... Guzti hau dokumentazio komertzial erabiliaz aztertuko da.
-Eraikuntza ebaketa: 1/50 eskalan xehetu den eraikuntza ebaketan atonduren xehetasunak ere integratuko dira, bereziki argiztatze artifizialeko elementuak.

AZKEN OHARRA

Ikasgai tekniko bakoitzeko lana bi Din-A3-tan kondentsatuko da (Din-A3 bakarrera mugatu ahal izango da proiektuaren tamainaren baitan).
Ikasleak iritzi badu, jarraitu dituen prozedurak edo/eta eginiko kalkuluak interesgarriak direla, edo irakasleak horrela eskatzen badu, Din-A4 formatuan dosier tekniko bat eman ahalko zaio ikasgai tekniko irakasleari.

jueves, 29 de octubre de 2015

GAS FABRIKAKO OINA NAGUSIA

Vinaixa Gartziak, Plan Partzialeko PDFtatik abiatuta, bektorizatu duen Gas Fabrikako Oina Nagusia deskargatzeko aukera hemen:
https://www.dropbox.com/s/h0uz36hdaxknuom/GAS%20FRABRIKA%20VINAIXA.dwg?dl=0

lunes, 26 de octubre de 2015

PASAIA BITARTEAN

Datorren ostirala, urriak 30, kalse orduan Jon Ander Agirrek azalduko digu Pasaia Bitartean Proiektua:

jueves, 22 de octubre de 2015

GAS FABRIKA :: DOKUMENTUAK

KAP proiektua Oviedoko gas fabrikan garatzen ari den eskolako ikasleak artxibo berriak bidali dizkigu. Lan egingo dugun eraikinen dwg artxiboak daude beste batzuren artean:

https://www.dropbox.com/sh/jxn48f3tu10ezre/AABndEQH4uiKFtKcJfk7UHrCa?dl=0

jueves, 8 de octubre de 2015

EREDUAK.1: Pasaia Bitartean


Ariketa garatzeko erabiliko ditugun ereduen artean, orain bi urte Bartzelonako eskolan Jonander Agirrek aurkeztutako Pasaia inguruko Karrera Amaierako Proiektua dugu. Datorren Urriak 30-ko klasean 11:30tan egingo du Jonander-ek bere proiektuaren aurkezpena.

Bitartean, hemen duzue aurrerapen bat:

http://hicarquitectura.com/2013/12/jon-ander-aguirre-pasaia-bitartean-herramientas-para-un-mientras-tanto-constante/

http://pasaiabitartean.net/index.html


lunes, 5 de octubre de 2015

HIRIA ETA ESPAZIO PUBLIKOA mat.4

Espazio publikoari buruzko hausnarketan uzten dizuegu beste material bat. Kasu honetan, Observatori d´Antropologia del Conflicte Urbá-k argitaratu berri duen artikulo bat uzten dizuegu irakurgai:

"A raíz de esta perspectiva, el espacio no puede ser entendido como un objeto estático atrapado en su forma arquitectónica, sino como un proceso intrínsecamente dinámico y, por lo tanto, sujeto a todo tipo de contradicción, recorrido por un sin fin de conflictos y repleto de ideologías y relaciones de poder. Esto implica el reconocimiento de la existencia de las experiencias tanto individuales como colectivas del espacio y la elaboración de modelos de apropiación espacial antagónicos. Sin embargo, parece que el discurso político actual se empeñe en confirmar la conceptualización sublimada de un “espacio público de calidad”, gratuitamente privado de toda estructuración jerárquica, abstraído de cualquier tipo de práctica de dominación, y que no contempla el conflicto ni el consumo, ni mucho menos el control social. Un espacio ilusorio donde sólo cabe la paz, la tranquilidad, la ausencia del conflicto, y que pretende encarnar y materializar cualquier ideal de democracia, civismo o ciudadanía. Ligado a ello, el urbanismo funcionaría como un conjunto de conocimientos, saberes, prácticas y discursos organizados desde instancias de poder que organizan la ciudad confiriendo al espacio la movilidad económica necesaria para asegurar y mantener su condición de mercancía."

Artikulo osoa hemen:
http://observatoriconflicteurba.org/2015/10/05/el-discreto-encanto-del-espacio-publico-privatizacion-turistificacion-y-expulsiones-en-la-era-de-trias/

domingo, 4 de octubre de 2015

OINARRIZKO ARTXIBOA

Dwg artxibo bat prestatu dugu. Bertan oinarrizko altimetria eta eremuko mugak agertzen dira. Hau erabiliko dugu guztiok oinarrizko plano bezala

Hemen jeitsi dezakezue artxibo dijitala: https://dl.dropboxusercontent.com/u/2546593/151002_%20Oviedo%20oinarrizko%20kartografia.dwg


viernes, 2 de octubre de 2015

Gas fabrikaren plan partziala

Fabrica de Gas -Pe-gas Ficha,Nº 0416 Pgou.pdf (1)

Oviedo-ko proiektuan hasteko lehen materialak

http://www.docomomoiberico.com/index.php?option=com_k2&view=item&id=98:fabrica-de-

gas-y-electricidad-de-oviedo-almacen-de-carbon-edificio-de-servicios-multiples-edificios-

frente-a-la-calle-paraiso&lang=es

http://www.sif-mes.org/patrif-10-imagenes-sobre-fabrica-de-gas-de-oviedo/

http://patrindustrialquitectonico.blogspot.com.es/2012/02/la-fabrica-de-gas-de-oviedo.html

http://www.alvaroportela.es/blog/?p=756

http://fabricadelamemoria.blogspot.com.es/2013/09/un-oviedo-tambien-industrial.html

http://www.arqueologiaypatrimonioindustrial.com/2010/03/fabrica-de-gas-de-oviedo-y-

gasometro.html

http://etoviedocreativo.blogspot.com.es/2014/12/visita-la-fabrica-de-gas.html

jueves, 24 de septiembre de 2015

HIRIA ETA ESPAZIO PUBLIKOA mat.3

Hemen ikus dezakezuen bideoan ondo uler daiteke zer den "hiria prototipatzea". Aldaketa erraz batek nola erakus dezakeen epe luzera eginn daitekeen bestelako eraldakerta handiagoa:

Mierīgi! from Fine Young Urbanists on Vimeo.

jueves, 17 de septiembre de 2015

HIRIA ETA ESPAZIO PUBLIKOA mat.2

Hausnarketa materialekin jarraituz, Juan José LaHuerta-k CCCB-ko Espais Compartits programarako eginiko elkarrizketa laburra entzun dezakezue. Espazio Publikoa kontzeptu bezala zalantzan jarriko du:

HIRIA ETA ESPAZIO PUBLIKOA mat.01

Datozen sarreretan, espazio publikoa eta hiriari buruzko hausnarketa egiteko materialak utziko dizkizuegu. Hemen lehena, orain gutxi Tabakaleran gonbidatu bezala izan genuen Xavier Antich:

Xavier Antich. Hiria eta bestelako politikak III from Tabakalera on Vimeo.

miércoles, 16 de septiembre de 2015

blogerako linkak falta zaizkigun ikasleen zerrenda

zuen blogaren lotura bidali laister

ALDABALDETREKU OSTOLAZA, MAIALEN

ALVAREZ MARCOS, LEIRE

BERISTAIN ZUFIRIA MAITE


CASTELLS ARRIZABALAGA JONE

DE LA VARGA URCELAY JON


DIAZ PEREZ, JONATAN


EXPOSITO IBARMIA AITOR


HURTADO DE SARATXO HERNANDEZ, MAIALEN


IGLESIAS LARRAZABAL, UNAI


IRAOLA URBIETA HARITZ


JIMENO BEITIA GARAT


LASA FRESNEDA MIREN


LASQUIBAR HERNANDEZ UNAI


MENDOZA MARCOS, ADRIAN


MORATO ALVAREZ IRIA


RUIZ LOBATO MAIALEN


RUIZ NUÑEZ LEIRE


SANDOVAL OTERO XABIER



miércoles, 9 de septiembre de 2015

1. ARIKETA / Espazio Publikoa, Esperientziak eta Arkitekto berriak



DONOSTIA LAGUNKOIA – DONOSTIAKO ARKITEKTURA ESKOLA  / PROIEKTUAK VII
Espazio Publikoa, Esperientziak eta Arkitekto berriak

1.Sarrera
Datorren urriak 1 izango da Donostia Lagunkoia proiektoak komunikazio akzio ezberdinak proposatu ditu Donostian. Azken urteotan adineko pertsonekin batera eginiko ibilbidearen bisibilizazio momento bezala ulerturik, Arkitektura Eskolarekin “ekimen” bat antolatzeko aukera aurkezten da. Geure inguruan ditugun espazio publikoen ber-irakurketa bezala proposatu nahi dugu ekimena. Alde batetik, Donostia Lagunkoia proiektuan inplikaturik egon diren “adindu” edo Esperientziadun pertsonen hausnarketa eta ekarpenak ditugu, eta beste aldean, etorkizunean hiria definitu eta kudeatzeko ahalmena izango duten Arkitektura ikasleak, herritarrekin zuzenean espacio publikoaren inguruko ekimen bat diseinatu eta partekatzeko aukera izango dute.

2.Helburua
Espazio Publikoak jasaten dituen muturreko pribatizazio eta turistizazio prozesuen aurrean, Guztion Onerako den leku bezala ulertaraztea izango da ekimenaren helburua, Publikoa, Kolektiboa eta Relazionala den espazio bezala ulertze alegia. Arkitektura produkzio kultural eta sozial den heinean, praktikak espazio kritiko berriak sortzeko ahalmena izan behar du, etorkizuneko gizartea eta cultura euskarriak irudikatzeko asmoz. Donostia Lagunkoia proiektuak Esperientziadun herritarrekin eginiko txostenetatik abiatuta, Hiriko espazio publiko ezberdinak, honen inguruko ekimen konkretuak aktibatzeko baliogarri izango diren diseinu eta dispositiboak proposatzea izango da helburu
nagusia.

3.Metodologia
Ikasleak irailak 9an hasiko dute Proiektuak ikasturtea. Irailak 11an 11:30tatik aurrera, Donostia Lagunkoia proiektua eta txostenak aurkezteko lan sesioa egingo da ikasleekin batera. Irailak 16ko klasean, 16:30tatik aurrera, Esperientziadun taldea eta ikasleen arteko dinamika bat landuko da urriak 1eko helburuak lortzeko egin beharreko elementuak zehazteko.
Urriak 1, Zuloaga plazan egingo den ekimenerako proposamenak paneletan erakutsiko dira herritarrek ikus ditzaten, deboluzio ariketa bezala ulerturik.
Proposamenok garatuko dira lehen lauhilabeteko praktika integratu bezala. Alor teknikoak garatu eta dispositiboen diseinua zehaztuko da 2016ko urtarrila eta otsaila artean haietako bat gauzatzeko moduan izan dadin.





kontsultarako linkak_