miércoles, 9 de septiembre de 2015

1. ARIKETA / Espazio Publikoa, Esperientziak eta Arkitekto berriak



DONOSTIA LAGUNKOIA – DONOSTIAKO ARKITEKTURA ESKOLA  / PROIEKTUAK VII
Espazio Publikoa, Esperientziak eta Arkitekto berriak

1.Sarrera
Datorren urriak 1 izango da Donostia Lagunkoia proiektoak komunikazio akzio ezberdinak proposatu ditu Donostian. Azken urteotan adineko pertsonekin batera eginiko ibilbidearen bisibilizazio momento bezala ulerturik, Arkitektura Eskolarekin “ekimen” bat antolatzeko aukera aurkezten da. Geure inguruan ditugun espazio publikoen ber-irakurketa bezala proposatu nahi dugu ekimena. Alde batetik, Donostia Lagunkoia proiektuan inplikaturik egon diren “adindu” edo Esperientziadun pertsonen hausnarketa eta ekarpenak ditugu, eta beste aldean, etorkizunean hiria definitu eta kudeatzeko ahalmena izango duten Arkitektura ikasleak, herritarrekin zuzenean espacio publikoaren inguruko ekimen bat diseinatu eta partekatzeko aukera izango dute.

2.Helburua
Espazio Publikoak jasaten dituen muturreko pribatizazio eta turistizazio prozesuen aurrean, Guztion Onerako den leku bezala ulertaraztea izango da ekimenaren helburua, Publikoa, Kolektiboa eta Relazionala den espazio bezala ulertze alegia. Arkitektura produkzio kultural eta sozial den heinean, praktikak espazio kritiko berriak sortzeko ahalmena izan behar du, etorkizuneko gizartea eta cultura euskarriak irudikatzeko asmoz. Donostia Lagunkoia proiektuak Esperientziadun herritarrekin eginiko txostenetatik abiatuta, Hiriko espazio publiko ezberdinak, honen inguruko ekimen konkretuak aktibatzeko baliogarri izango diren diseinu eta dispositiboak proposatzea izango da helburu
nagusia.

3.Metodologia
Ikasleak irailak 9an hasiko dute Proiektuak ikasturtea. Irailak 11an 11:30tatik aurrera, Donostia Lagunkoia proiektua eta txostenak aurkezteko lan sesioa egingo da ikasleekin batera. Irailak 16ko klasean, 16:30tatik aurrera, Esperientziadun taldea eta ikasleen arteko dinamika bat landuko da urriak 1eko helburuak lortzeko egin beharreko elementuak zehazteko.
Urriak 1, Zuloaga plazan egingo den ekimenerako proposamenak paneletan erakutsiko dira herritarrek ikus ditzaten, deboluzio ariketa bezala ulerturik.
Proposamenok garatuko dira lehen lauhilabeteko praktika integratu bezala. Alor teknikoak garatu eta dispositiboen diseinua zehaztuko da 2016ko urtarrila eta otsaila artean haietako bat gauzatzeko moduan izan dadin.





kontsultarako linkak_


No hay comentarios:

Publicar un comentario